Sustatu logoa Teknologia albisteak

EBk espedientea ireki die Europako egile eta editoreen elkarteei

Sustatu - Sustatu
2004-05-05 14:05

Europako Batzordeak egile eta editoreen hamasei erakunderi bidali die karguen plegua, Santiagoko hitzarmena dela-eta. Santiagoko hitzarmena 2001ean sinatu zuten egileen eskubideak babesten dituzten Europako erakunde gehienek, Portugalekoak eta Suitzakoak izan ezik.

Santiagoko hitzarmenean adostu zuten lizentzia emate tradizionala Interneterako egokitzea. Musika hedatzeko edo deskargatzeko "leiho bakarra" sortzea adostu zuten Europako herrialde ezberdinetako autore eta editoreen elkarteek, tartean Espainiako SGAE.

Askatasun gehiago eskatzen du

Europako Batzordeak begi onez ikusten du "leiho bakar" hori. Baina, uste du askatasun handiagoa egon beharko litzatekeela. Batzordeak dioenez, Santiagoko hitzarmenak Europako merkatuko konpetentziari kalte egiten dio.

Europako Batzordeak adierazi duenez, ondo aztertuko ditu elkarte horiek bidalitako proposamen guztiak. Beti ere, Europako konpetentzia eskubidea urratzen ez badute.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu