Manex Goihenetxe historialari eta euskaltzalea hil da
Goienetxe Ezterenzubin jaio zen 1942an. Bizilekua Angelu zuen aspalditik.Bretainian ordena erlijioso batean luzaroan ibili zen lanean. Fraidetza utzi arren, irakasle jarraitu zuen bizitza guztian. Iaz eten egin zuen bere irakasle lana; Seaskak Baionan duen Bernar Etxepare lizeoan erretreta hartu baitzuen. Ordura arte, lizeoko zuzendari eta irakasle izan zen.
Seaskarekin lotura handia izan zuen, baita Udako Euskal Unibertsitatearekin ere. UEUko lehen idazkari nagusia izan zen. Eta 1973tik 1976ra Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari izan zen. Gainera, Euskaltzain urgazlea ere bazen.
1981ean hasi eta sei urtean, EHASeko alderdi abertzalean aritu zen lanean.
Historialari moduan lan ugari egin zituen Manex Goihenetxek. "Histoire general du Pays Basque" izan da bere lan ezagunena.
Erantzunak kargatzen...