Teknologia albisteak

Poltsikoko telefonorako diskoa atera du Super Smart taldeak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-05-04 : 10:05

Alemaniako Super Smart musika taldeak poltsikoko telefonorako diskoa egin du. Disko zigiluekin egin beharreko gestio guztiak baztertu dituzte eta poltsikoko telefonoa erabiltzen duen edonork izango du beraien kantu berriak entzuteko aukera, 1.99 euro ingururen truke.

Panda Babies du izena Super Smart taldearen disko berriak. Go Fresh Mobile Music konpainiak atera du diskoa. Konpainia horrek poltsikoko telefonoetarako musika egiten du.

Publizitatea egiteko modu bikaina

Super Smart-ekoek esan dute lan berria horrela plazaratu dutela disko zigiluekin harremanik ez izateko. Baina, doaneko publizitatea lortzeko era bikaina izan da disko berezi hori kaleratzea. Izan ere, Alemaniako eta mundu osoko hedabide gehienetan oihartzun handia izan dute.

Diskoaren prezioa 1.99 euro ingurukoa da, baina diskoaz gain, beste hainbat osagarri ere deskargatu daitezke poltsikoko telefonora; bideoak, abesti bereziak...

Erantzun

Sartu