Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bakerako Giza Eskubideari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra

Sustatu - Sustatu
2004-05-05 12:05

Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bidez, "Bakerako Giza Eskubideari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra" antolatu du. Biltzarra 2004ko maiatzaren 6, 7 eta 8an izango da Donostian. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren aldarrikapenaren 55. urteurrena dela-eta antolatu da biltzarra.

Lau ardatz garatuko dira biltzarrean:

  1. Bakerako Giza Eskubidearen definizioa, azterketa eta egungo egoera.
  2. Indarkeriazko gatazkaren funtsezko faktoreak egungo nazioarteko gizartean.
  3. Indarkeriazko gatazkaren funtsezko eragileak egungo nazioarteko gizartean.
  4. Etorkizunerako proposamena.

Biltzarreko programa osoa on-line dago www.bakea-peace.org webgunean; hiru egunetan zehar 4 lan saio izango dira. Horietan hainbat hitzaldi eta mahainguru izango dira.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu