Teknologia albisteak

Kalean da Simputer, garapen bidean dauden herrialdeentzako ordenagailua

Erabiltzailearen aurpegia
Imamon - Ziberespazioa
2004-05-03 : 10:05

Indiako ingeniari talde batek era digitalean murgiltzeko miniordenagailu bat kaleratu berri du, nekazal eremuetan Internetera sarbidea edukitzeko helburuarekin. Simputerra bertako lantegietako teknologia mailarekin eta bertan eginikoa da. Garapen bidean diren herrialdeak era digitalean murgiltzea ahalbidetuko duen eskuko ordenagailua da Simputer, horregatik da merkea, erabilerraza eta eleanitza.


Zer da Simputer?

Simputerrak garapen bidean diren herrialdeak teknologiaren era digitalean murgiltzea helburu duela diote zientzialari indiarrek. Horregatik da Sinplea, merkea, erabilterraza eta eleanitza da Simputer, eta hortik datorkio izena bera ere. Ez da ordenagailu pertsonal bat, eta ezta palm bat ere; tarteko zerbait da, sortzaileen esanetan. Begiratu batean, palm-aren antzekoa da oso, baina hark baino ezaugarri gehiago ditu.

Simputeren historioa

Hiru urteko atzerapenarekin dator merkatura Simputer konputagailua. Izan ere, haren sortzaileek oztopo ugari izan dituzte aurrera egiteko, kapitala falta izan dugu, eta, gainera, informatika multinazional handiek interes gutxi jarri dute proiektuan.Berez, 1998 urteko urrian sortu zuten Simputer proiektua, Bangalore IT.com nazioarteko mintegian Informazioaren teknologiaren gaineko kontuak aztertu zituzten. Mintegi hartan hainbat gai jorratu zituzten, eta ondorio garbia atera zuten: herri pobreenetako biztanle gehienek erosteko moduko konputagailu oso bat behar zela, eta hura sortzeak lehentasun osoa izan behar zuela, herrialde aberatsen eta pobreen arteko leize digitala handitzea nahi ez bazen. Indiako zenbait enpresatan iaz hasi ziren Simputerra erabiltzen. Enpresa kudeaketarako prestatutako softwarea zuen hark.

Iraultza, teknologiaren eskutik

Sortzaileen esanetan, iraultza handia ekar dezake Simputerrek, eta egungo datuei eta egin dituzten aurreikuspenei begiratuz behintzat, ezin uka daiteke hori. Haien esanetan, Indian, 1.000 lagunetik batek bakarrik du egun ordenagailua. Indiako herritarrek, munduan beste leku askotakoek legez, nekez eros dezakete ordenagailua. Simputerrek, baina, Indiako Gobernuaren onespena jaso du, eta hala, New Delhiko agintariek produkzioa lagunduko dutela zin egin dute. Gobernuaren laguntzarekin, urtebetean 50.000 ordenagailu saltzeko gai izango direla uste dute Indiako Zientzia Institutuko ingeniariek. Erronka handia dute, eskolagabe kopuru handiko nekazaritza eremuetara iritsi nahi baitute.Simputerrak garapen bidean diren herrialdeak teknologiaren gurdira igotzea ahalbidetuko duela diote zientzialari indiarrek. Horren harira esan dute berezko aberastasunak barik, bertako lantegietako teknologia mailak bereizten dituela herri pobreak aberatsetatik.
Herri pobreen askapena bi bidetatik etor daitekeela gaineratu dute: teknologia independentziaren bidetik edo atzerriko jabetza intelektualari edo autore eskubideak ordaintzeari uko eginez. Badu, baina, beste ezaugarri esanguratsu bat ere Simputerrek. Izan ere, konputagailu txikiaren erabiltzaile gehienak analfabetoak izango direla jakinda, interfaze konputagailuko bi osagairen arteko komunikazioa ahalbidetzen duen eragingailu fisiko edo logikoa errazak eta naturalak diseinatu dituzte zientzialariek. Ikusmenean, ukimenean eta audioan oinarritutako interfaze naturalak dira eta Indiako dialekto ezberdinetara egokitzeko gaitasuna dute, zehaztu dute proiektuaren bultzatzaileek. Nabigatzailea IML Information Markup Language lengoian oinarrituta dago. Erabiltzaileek Interneten nabigatzeko eta posta elektronikoak kudeatzeko aukera izango dute, eta hori Indiako edozein dialektotan egin ahal izango dute, gainera.

Simputerren oinarrizko bertsioaren ezaugarri teknikoak:

  • 142x72x20 zentimetrotako neurriak.

  • 206 gramu (bateria barne).

  • Linux sistema eragilea.

  • Software osagarria librea da General Public Licensek lizentziatua

  • 320X240ko LCD pantaila.

  • 206 MHz-tako prozesatzailea

  • 32 RAM megako memoria

http://www.simputer.org


Erantzun

Sartu