Baionako Hiriak eta Eusko Ikaskuntzak "Eusko Ikaskuntza eta Baiona Hiri Saria Dokumental Bideoak" lehiaketa antolatu du. Euskal Herriko bizi modua azaltzen duten edo Baionarekin lotura duten bideoak aurkeztu daitezke sariketara. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.
Honakoak dira lehiaketako arauak:
1-. Baionako Hiriak eta Eusko Ikaskuntzak, hitzarmen baten ondorioz, eskaintzen dituzte bideo sari hauek. Sariztatuko dena dokumentu bat izan behar da Euskal Herriko bizi modua argitzen duena edo Baionarekin lotura duena.
2-. Parte hartzaileak sailkatzen dira:
3-. Zintak aurkeztuak izanen dira edo zinemako neurrietan Betacam edo U-Matic Low band ofizialen maila dutenentzat eta VHS neurrietan besteentzat. Master grabaketak ez dira onartuak salbu eta erakundearekin aintzinetik onartua izan bada.
4-. 2000ko urtarrilaren lehenaz geroztik lanak eginak izan behar dira.
5-. Zinten iraunpena gehienik ordu batekoa da.
6-. Egile bakoitzak 2 obra gehienez eskaintzen ahal ditu.
7-. Obrak onartuak dira Eusko Ikaskuntzaren hiru hizkuntzetan, euskara, frantsesa eta gaztelania. Ofiziale sailekoak, grabatuak baldin badira euskaraz edo gaztelaniaz azpi tituluak frantsesez agertuko dira. Ofiziale ez direnak euskaraz edo gaztelaniaz izanez, laburpen bat frantsesez lotu behar zaio bideo zintari.
8-. Filma bakoitzari erantsiko zaio izen emateko orria, argazkiak, laburpen bat, egilearen biografia eta filmografia.
9-. Obren igortzea epaimahaikoei eginen zaie igortzailearen kostutan eta arriskuetan. Antolatzaile batzordea ez da erantzule izanen arazo bat gertatzen baldin bada filmen erabiltzearekin. Hala ere batzorde antolatzaileak obrak artatuko ditu ardura handiz eta kasu eginez.
10-. Epe barnean igorriko diren obren artean, antolatzaile batzordeko kideek lehen bereizketa bat eginen dute.
11-. Epai mahaia osatua izanen da goi mailako profesional batzuekin, hala nola ikus-entzunezkoak eta euskal kulturan murgilduak direnekin. Epai mahai honek ditu sariak banatuko. Lehen bereizketa gainditu duten obrak, aurkeztuak izanen dira epai-mahai honi :
12-. Epaimahaiak hartuko duen erabakia ez da inolaz aldatzen ahalko.
13-. Sariak honela izanen dira :
14-. Sarien banaketa izanen da ekitaldi publiko batean. Prentsak aintzinetik jakin araziko du.
15-. Hautatuak ez diren obrak itzuliak izanen dira egileari posta bidez, eskuratze agiriarekin, bi hilabete barne, hautaketaren ondotik.
16-. Sarituak diren obrak Eusko Ikaskuntzaren dokumentazio zentroaren esku geldituko dira. Eusko Ikaskuntzak erabil lezake osoki edo zatika bere kultur argitalpenetan, hortik diru irabazirik egin gabe. Hala ere obra egileak erabiltzen ahalko ditu nahi duen moduan.
17-. Hautatuak ez diren obrak, ez dira ezagutaraziko publikoki, non ez duen egileak ainzinetik berak idatziz eskatu.
Aurkezpen epeak:
Lehiaketara aurkezteko epea ekainaren 30ean amaitzen da. Helbide honetara bidali behar dira lehiaketan parte hartzeko filmak:
Izena emateko orrialdea Eusko Ikaskuntzaren webgunean eskuratu daiteke. 2004ko irailean jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa egingo da 2004ko azken hiru hilabetetan.
Erantzun
Sartu