UEUren ikastaroa: "Sareen administrazioa Linux bidez"
Aurkezpena
Sare lokaleko zein Interneteko zerbitzuak gero eta gehiago erabiltzen dira enpresa zein erakundeetan. Zerbitzu ezagunenak e-posta eta web diren arren, badira beste zerbitzu asko funtsezkoak direnak: prozesu periodikoak, inprimaketa sarean, fitxategiak konpartitzea, DNS, ssh, ...
Zerbitzu horiek guztiak eskaintzeko Linux da plataforma egokienetako bat: Unix familiako izateagatik zerbitzari sendo eta eraginkorrak ditu; software librea izateagatik zerbitzari horiek doan lortzen dira eta komunitate baten laguntza dugu.
Ikastaroaren helburuak
Linux sistema eragilea oinarritzat hartuta sare lokal bat muntatzeko eta administratzeko gaitasuna hartzea.
Metodologia
Sarrera txiki baten ondoren eskola praktikoak laborategian.
Nori zuzendua
Sare lokalak zein Interneteko zerbitzuak kudeatu behar dituzten teknikariei. Informatika munduan ibili eta gaian interesa duen edonorentzat.
Ikasle kopurua 20 lagun izango dira gehienez eta, 15 gutxienez.
Egitaraua
Maiatzaren 17a, astelehena. Ordutegia: 16:00 19:00
- Linux/Unix sarrera.
- Instalazioa.
- Fitxategi-sistema.
- Ingurunea.
- Kontuak.
- Segurtasun-kopiak.
- Zerbitzuak.
- Dispositiboak.
Maiatzaren 19a, asteazkena. Ordutegia: 16:00 19:00.
- Segurtasuneko oinarria.
- Sare lokalak: inprimaketa, NIS, NFS, Samba.
Maiatzaren 24a, astelehena. Ordutegia: 16:00 19:00.
- Internet zerbitzuak: TCP/IP protokoloa eta dagozkion programak, DHCP, DNS zerbitzua, e-posta zerbitzaria.
Maiatzaren 26a, asteazkena. Ordutegia: 16:00 19:00
- Web zerbitzaria.
- Segurtasuna.
- Su-hesiak.
Irakasleak: Jose Luis Jodra, Kike Fernandez, Iñaki Alegria.
Erantzunak kargatzen...