Teknologia albisteak

Europar Batasunaren zabalkuntza: erronkak eta aukerak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioa
2004-05-03 : 12:05

Asteburu honetan eman den Europar Batasunaren zabalkuntza da, ezbairik gabe, XXI. mende honen hasieran mundu-mailan planteatzen den erronka garrantzitsuenetariko bat. Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak Interneten dagoen Ekonomi Gerizan saileko ale berri bat argitaratu du aipaturako gaia aztertzen.

Europar Batasunaren zabalkuntza: erronkak eta aukerak izena du Ekonomi Gerizan saileko azken liburuak.

Idoia Zenarruzabeitiaren hitzaurrearen ondoren datorren ehen kapitulua Norantz doa Europa Batasuna? Zabalkuntza eta garapen instituzionala izenekoa, bost artikuluk osatzen dute eta zabalkuntzaren problematika instituzionala jorratzen dute. Jean Victor Louis, Alejandro Valle, Manuel López Escudero, Ana Becerro eta Emilio Fontela dira egileak.

Bigarren kapituluak Kohesio ekonomiko eta soziala zabalkuntzaren erronkaren aurrean deitzen da eta ekonomia eta gizarte-mailako kohesioaren perspektiba diferenteak jorratzen ditu, Miguel Ángel Moltó, Alicia García Herrero, Pedro del Río, Gabriela Hernández eta Juan Francisco Jimeno eskutik.

Hirugarren kapituluan, Zabalkuntzak Europar Batasuneko egitura ekonomiko eta sektorialaren gain eduki ditzakeela aurreikusten diren eraginak izenekoan, herrialde berrien inkorporazioak eduki ditzakeen ondorio ekonomikoak aztertzen dira. Laugarrenak, Zabalkuntzaren perspektibak sistema finantzariotik eta finantza-fluxuetatik ikusita izenekoak, batez ere sistema finantzarioak aztertzen ditu. Besteetan bezala, egile ezberdinek parte hartzen dute.

Liburuaren artikulu gehienak gazteleraz daude, euskarazko laburpenekin, eta eskuragarri daude, .pdf formatoan, Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioaren webgunean

Erantzun

Sartu