Googlek atzo aurkeztu zuen Blogger berria, erreminta bat erraztu egiten duena nork bere bloga argitaratzea, inoiz baino errazago.
Googlek erakarri nahi ditu blog erabiltzaileak, eta horretarako goitik behera birdiseinatu du Blogger, programa bat blogak sortu eta kudeatzeko. Blogger berriak aukera ematen du blog bat sortzeko amen-jesus batean. Hiru pauso eman, eta kito:
Googlek orain 15 hilabete erosi zion Blogger Pyra Labs enpresari, eta harrezkero hauxe da Bloggerri egin dion eguneratzerik esanguratsuena.
Blogger doakoa da, eta aukera ematen du blog bat argitaratzeko e-posta duen edozein aparailutatik, sakelako telefonoak edo eskuko ordenagailuak barne. Bertsio berriarekin, gainera, irakurleek iradokizunak bidali edo soslai pertsonalak jar ditzakete blogean.
Aspaldi honetan Google lehia bizian ari da Yahoo! eta Microsoft enpresekin, nork irabaziko bilatzaileen guda. Laster hasiko da burtsan kotizatzen, eta buru-belarri ari da bere eskaintza zabaltzen.
Gehiago irakurri nahi izanez gero, klik egin hemen
Googleren zuzendaritza bera ere albisteak Blog propio baten bidez ematen hasi da herenegundik.
Hortxe dago GoogleBlog