Zuzenbideari eta Informazioaren Gizarteari buruzko I. Jardunaldia Donostian izango da maiatzaren 14an, Miramar Jauregian. Eusko Ikaskuntzaren Zuzenbide Sailak antolatu ditu jardunaldiak. Euskal Autonomia Erkidegoan datuen babesaren inguruko eztabaida bultzatzea eta sustatzea da jardunaldion helburua.
Egitaraua
Goizean:
Datu pertsonalak babesteko eskubidea. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa
Interneteko datuen babesa
Webgune bat LOPD-ari egokitzeak dakartzan arazo praktiko garrantzitsuenak *
Eduard Chaveli Donet. Abokatua. AUDEDATOS-ek Sozio-Zuzendaria. Valentziako Abokatuen Elkarteko Infomatika-Zuzenbide Saileko Lehen Presidenteordea.
Datuen babesa Interneten. Arautegiaren aplikazioa Jesús Soler Lorent. GLOBALFACTORY-ko abokatu eta arduradun juridikoa.
Moderatzailea: Jordi Bacaria Martrus
Arratsaldea:
Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
Konpetentzien banaketa Datuak Babesteko Euskal Agentziaren funtzioetan
Enrique Lucas Murillo de la Cueva. Eusko Jaurlaritzako Lege Araubideko Idazkari Nagusia. Konstituzio-Zuzenbidean Irakasle Titularra (EHU)
Datuen babes eremuko prozedura eta ekintzak. Erreferentzia berezia agentzia autonomikoei.
Ana Rosa Gonzalez Murua. Konstituzio-Zuzenbideko Irakaslea (EHU).
Herriaren defentsariak eta datuen babesa
Faustino Lopez de Foronda. Arartekoaren bulegoko Idazkari Nagusia.
Moderatzailea: Jose Manuel Castells Arteche.
Jardunaldiaren gaineko informazio gehiago Eusko Ikaskuntzaren webgunean.
Erantzun
Sartu