Sustatu logoa Teknologia albisteak

MIDAS-eko egunkarien egitasmoak eta erronkak

Berria - Berriatik
2004-05-11 21:05

Nazioarteko elkarteak, Berriarekin elkarlanean, hizkuntza gutxituen komunikabideen gaineko hitzaldi eta solasaldiak antolatu ditu. Horien artean, ekainaren 5eko goizean, egunkari horien proiektu eta erronka interesgarrienen berri emango du. Saio horiek MIDAS-eko kide ez diren komunikabide edo lagunentzat ere interesgarriak izan daitezkeelakoan, irekiak izango dira, nahi duen orok bertan parte har dezan.

Hauek izango dira eskainiko diren hitzaldiak:

09:00-11:00: MIDAS-eko egunkarien egitasmoak (Aurkezlea: Josep Camprubi i Casas, Regio 7-en zuzendaria)

  • MIDAS Elkartearen aurkezpena.
    Hizlaria: Toni Ebner, Midasen presidentea.
  • Hizkuntza gutxituetako egunkariak eta euren hedapena Europan.
    Hizlaria: Bojan Brezigar, Primorski Dnevnik-en zuzendaria.
  • Europaren zabaltzea eta bere eragina hizkuntza gutxituetako egunkarietan.
    Hizlariak: Edita Slezakova, Új Szó-ren idazkari nagusia, eta Àron Balló, Szabadság-en zuzendaria.
  • Irlanderazko eta galesezko egunkarien proiektuak.
    Hizlaria: Concubhar O Liathain, Lá egunkariko kidea.
  • Hitza. Bertako eguneroko informazioa, euskalduna euskarazko prentsara erakartzen.
    Hizlaria: Joanmari Larrarte, EKT-ren idazkaria.

11:30-13:30: Midaseko egunkarien egitasmoak (Aurkezlea: Edita Slezakova, Új Szó-ren idazkari nagusia)

  • Egunkari formaturik egokiena.
    Hizlaria: Marite Granroth, Hufvudstadsbladet.
  • Bederatzi kazetaritza enpresen batzeak katalanezko prentsa idatziaren buru egin du COMIT.
    Hizlaria: Estanis Alcover, El Punt.
  • Egunkari bat, bi hizkuntza: aukeratzeko eskubidea. El Periódico de Catalunya-ren apustua.
    Hizlaria: Rosa Massague, El Periódico de Catalunya.
  • Egunkari zerbitzua itsu eta ikusmen urritasuna dutenentzat.
    Hizlaria: Margareta Björkklund, Jakobstads Tidning.
  • Segre-ren multimedia proiektua.
    Hizlaria: Juan Cal Sanchez, Segre-ren zuzendaria.

Izena emateko, bidali mezu bat komunika@berria.info helbidera.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu