Teknologia albisteak
2

Flipatu batzuk pasatu dira 300 kilometro orduko abiadan Euskal Herritik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-05-11 : 15:05

Paris, Madrid, Casablanca eta Marrakech, Almeria, igande gauean Bartzelona. Gaur, hilak 11, Cannesen amaituko da. Noski, Paristik Madrila bidean, Euskal Herria. Autopista erabili dute 270 kilometro orduko abiadan pasatzeko. Ez gutxi gainera 175 autok parte hartu dute zorakeria honetan: Ferrariak, Limusinak, Lanborghiniak...

Parisen ekin zioten bideari maiatzaren 5ean. Pilotuak aurpegi ezagunak dira (aktoreak, modeloak…) eta gidatzen dituzten autoak, luxuzkoak. Parte hartzeko deialdia eta informazio eguneratua on-line.

Rally-a Parisen hasi zen maiatzaren 5ean eta gaur, maiatzak 11, amaituko da Cannesen. Bertan, 175 autok parte hartzen dute. Hauek dira autoak: 65 Ferrari, 30 Lanborghini, Pagani Zonda-k, Porsche-ak, Lotuse-ak, Bentley-ak, Roll Royces-ak, Hummer, Amerikar Limusinak, Japoniako Auto Eraldatuak eta Londreseko Taxi bat.

Deialdia on-line

"Gumball 3000" rallyak badu bere txokoa Interneten. Bertan iragartzen da Rallyaren gaineko informazio guztia: datak, ibilbidea, nola parte hartu rallyan (izen-ematea), ordainketa modua, parte hartzeko baldintzak… Rallyari jarraipena emanez, egun bakoitzeko ibilbidea ere ezarri dute.

Dagoeneko aurtengo edizioko argazkiak ikus daitezke webgunean. Argazkien atala aurkitzeko? Probak egin behar. www.gumball3000.com flash horrorosos beteriko webgunea da eta ez da nabigatzeko batere erosoa.

Luxuzko rallya

Pilotuak kontinente guztietako 35 herrialdetako aktoreak, abeslariak, modeloak, kirolariak, etab. dira. Beraz, hainbat aurpegi ezagunek gidatu dute rally honetan:

  • "El Pianista" filmagatik oscarra irabazi duen Adrien Brody
  • "El Señor de los Anillos" eta "Piratas del Caribe" pelikuletako parte hartu duen Orlando Bloom
  • Jodie Kidd modeloa
  • Jenny Frost
  • Kym Mazelle soul kantaria
  • Jamiroquai kantaria
  • ...

Hauetako bakoitzak 12.000 euro ordaindu du rallyan parte hartzeagatik.

Oraingoan guztira, 5.000 kilometro egin dituzte. Aurreko edizioetan lotu izan dituzte New York eta Los Angeles, Los Angeles eta Miami. Iaz, Estatu Batuetan egin zen rally-an 21.000 euro ordaindu zituzten parte hartzaileek multetan.

Lau pilotu atxilotuta

Igandea, maiatzak 10, rallyan parte hartzen ari ziren Gumball 3000-ko 4 pilotu atxilotu zituzten AP-7 autopistan abiadura handian joateagatik. Montserrat Tura Generalitateko Barne Kontseilariak adierazi du auzian akusatzaile partikular moduan jardungo duela.

Sartu dugun irudian argi ikusten da Biarritzetik nola pasatu diren.

Erantzunak

Iban
2004-05-11 : 18:08

Badakizue non geratzen ziren flipatu hauek? Madrilen, Beckhan-en etxe atarian. Dedio! hauek ez dira sanoak!

Koldo
2004-05-11 : 19:15

Oñatiko San Migeletan bazen kontrolik, baina hauek pasatu direnean ez Ertzainik ez bestelakorik.



Behar ez direnean agertzen dira ba!



Erantzun

Sartu