Zorrizketan euskara elkarteak, Lezamako udalagaz batera Mikel Zarateren omenaldia 
  antolatu du aurten, 2004an, idazlearen heriotzaren 25. urteurrenean. Mikel Zarate 
  idazle, euskaltzale, maisu, abade eta lezamarra gogoratu dugu azken hilabeteotan 
  Lezaman eta Txorierrin antolatutako hamaika ekitaldietan.
     
    
    
    Baina Mikel Zarate idazlea gogoratzean, bere obra gorde izan gura dugu. Bere 
  literatur ibilbide labur eta oparoa gorde izan dugu. Horretarako sortu da 
mikelzarate.com 
  gunea, bere literatur obra guztia batuko duen gordailu digitala.
  Belaunaldi berriek ere, XXI mendean, informazioaren aroan, Lezamako Mikel Zarateren 
  lanak, poemak, alegiak, nobelak ezagutu eta irakur ditzaten.
11 liburu osorik on-line
  Literatur obra oparoa utzi zigun Mikel Zaratek idazten hasi zenetik oso denbora 
  gutxian. Obra batzuk argitaratu barik utzi zituen -Hizunigu nobela eta Etorriaren 
  zorabioz poesia liburua- .
  Gaur egun batzuk paperean topatzea ia ezinezkoa da, baina teknologia berriek 
  eskaintzen diguten aukera baliatuta, aurrerantzean bere 11 liburu osorik daude 
  Interneten, kontsultatzeko, irakurtzeko eta gozatzeko. 3 poesia liburu, bere 
  nobelarik ezagunena -Haurgintza minetan-, 4 narrazio liburu eta literaturaren 
  inguruko 3 saiakera. 
  
  
Armiarma.com Literaturaren sarean
  Lan hau 
Susa literatura argitaletxeak 
  burutu du, eta omenaldiak iraun duen artean, astero liburu bat osorik plazaratu 
  dugu Interneten. Orain, Mikel Zarateren literatur obra guztia sarean dago, kontsultagai; 
  izan ere, Internet literaturaren sare ere bada. Mundu osoko idazleekin batera, 
  Interneten Mikel Zarate ere topatuko dugu.
  Literaturaren Zubitegia aurkeztu genuen duela gutxi, eta literaturaren entziklopedian 
  eduki berriak gehitu ditu Mikel Zarateren literatur lanak.
  Liburu guztiak bildu, digitalizatu, portadak eta irudiak eskaneatu eta Interneten 
  jarri ditugu. Gerora Zorrizketanek kaleratuko duen CD-DVD bilduma batean ere 
  eskuragarri jarriko ditugu Mikel Zarateren literatur lanak. 
  
  
  
Literatur obra oparoa
 Poesia 
  Higidura berdez 1977, 
  GAK 
  Bizipenen bultzadaz 1978, 
  Zugaza 
  Etorriaren zorabioz 2004, 
  Zorrizketan
  
  Nobela
  Haurgintza minetan 1973, 
  Gero 
  Hizunigu argitaratu gabe 
  
  Saiakera
  Bizkaiko euskal-idazleak 
  (1580-1968) 1970, Derioko Ikastetxea 
  Euskal literatura: azterbideak, 
  aztergaiak, azterketak 1977, Zugaza 
  Euskal literatura II: azterbideak, 
  aztergaiak, azterketak 1978, Zugaza 
Narrazioa 
  Ipui antzeko 1975, Gero 
  
  Ipuin antzeko alegi mingotsak 
  1975, Zugaza 
  Utopiaren fantasian 1979, 
  Haranburu 
  Bilbo irribarrez 1980, 
  Bizkargi 
  
    
    
    
       
    
    
    
       
    
    
 
            
      
        
      
          
          
          
          
Ba al dago beste euskal idazlerik, bere obra guztia eta osorik Interneten kontsultagai daukanik?
Mikel Zarate Etxepare digital bat izan daiteke beharbada... obra guztia on_line!
Biba züek!