Linux instalatzeko jarraibideak Consumer.es-en
2004-05-10 12:05
Hiru ataletan banatuta dago artikulu berezia:
- Librea eta doakoa izenburua duen atalean Linuxen alde onak eta txarrak aztertzen ditu: Librea dela, doakoa, sistema eragilearen garapena konpartitu daitekeela,...
- Instalazioari buruzkoa da bigarren atala. Linuxen bertsio bat edo beste aukeratu behar da lehenengo, eta behin hori aukeratuta, instalatzeko eman beharreko pausuak azaltzen ditu.
- Linux egunerokoan izeneko atalean, eguneroko lanerako Linuxek zer-nolako zerbitzuak eskaintzen dituen azaltzen da.
Librea, doakoa eta konpartitua
Windows (Microsoft) edo Mac Os (Apple) moduan, Linux ere sistema eragile bat da eta beste bi horien funtzio berberak betetzen ditu. Sistema eragile hori beharrezkoa da beste programa guztiak erabiltzeko; nabigatzailea edo testu prozesadorea kasu.
Finlandiako gazte batek sistema eragilearen kodea publikatu zuen Interneten 1991ean, libre eta doan. Hortik sistemaren izena; Linus Torvalds zuen izena gazte finlandiarrak. Windows edo Mac Os ez bezala, Linux librea, doakoa eta munduko programatzaile bolondresek garatutako programa da.
Erantzunak kargatzen...