Sustatu logoa Teknologia albisteak

Debagoieneko Mankomunitatearen webgune berria sarean da

Sustatu - Sustatu
2004-05-12 11:05

Atal nagusiak

Webgunea Debagoieneko Mankomunitateak kudeatzen dituen zerbitzu desberdinetan banatzen da; hau da, zerbitzu bakoitzak bere atal propioa dauka. Atal bakoitzak zerbitzuari dagokion informazio osatua jasotzen du; Hauek dira zerbitzuak:

Bestalde, webgunean beste hainbat eduki edo informazio eskuratu daiteke: lan eskaintzak, deialdiak, aurrekontuak, Tokiko Agenda 21 eta idatzi ereduak (Idatziak liburuxka). Tokiko Agenda atalaren barruan, erabiltzailearen iritzia jasotzeko aukera ematen da; horrela, herritarren parte hartzea bultzatu nahi da.

Albisteak e-postaz

Zerbitzuen atalez gain, badira beste sail batzuk ere. Albistegia eskaintzen du DebagoienekoMankomunitateko webguneak; egutegia ere badauka Mankomunitateak antolatutako ekitaldi eta ekintzak jaso ahal izateko.

Webguneak bertan argitaratzen diren albisteak posta elektronikoz doan jasotzeko aukera eskaintzen du, albistegira doan harpidetzeko aukera, hain zuzen. Albisteak posta elektronikoan jasotzeko, webgunean azaltzen den eskaera-orria bete eta bidali behar da.

Bestalde, Debagoieneko Udaletako webguneetara heltzeko estekak ere azaltzen dira portadan (Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati).

www.debagoiena.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu