Bihar, hilak 12, aurkeztuko da Bilbon Munduko Hizkuntzen Amarauna / World Languages Network egitasmoa. Aurkezpena Unesco Etxearen eskutik egingo da, Amaraunaren Batzorde Teknikoaren partaidetzarekin. Hizkuntza-eskubide eta betebeharrak zabaltzeko sortu den egitasmoa da. Internetek eskaintzen dituen baliabideak erabiliz, Amarauna informazioa eta lana elkar trukatzeko bidea izango da.
Aurkezpen ofiziala bihar izango da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan (Pza. Berria, 15), arratsaldeko 18:30. Bartzelonan berriz, maiatzaren 22an aurkeztuko da, Forum 2004ko egitarauaren barnean. Bartzelonako aurkezpenaz ere Unesco Etxea arduratuko da eta bertan izango da Amaraunaren Batzorde Teknikoa ere.
Parte hartze irekia
Amaraunean edozein pertsonak nahiz erakundek parte hartu ahal izango du: lanak aurkeztuz, bere ezagutzak eskainiz eta bere esperientziaren ondorioz bildutako jakituria ekarriz. www.amarauna-languages.com on-line dagoen elkar trukerako gunea da.
Hizkuntza-ondarea eustearen garrantziaz arduratutako lagun, ikerlari, lantalde, elkarte, erakunde eta abarren eskura jarritako tresna da. Aldi berean, arrisku egoeran dauden hizkuntzen berreskurapenerako hizkuntza-politikarik eraginkorrenak bultzatuko du.
Hizkuntza-ondarea eta aniztasuna oinarri
Bere helburua da munduko hizkuntza-ondarea eta aniztasunaren garrantziaz ohartu diren pertsonen eta erakundeen arteko harremanak bultzatzea eta sendotzea. Hona hemen helburuak:
Erantzun
Sartu