Sustatu logoa Teknologia albisteak

UNED-Bergarako zentroa: III. Uda Ikastaroetan parte hartzeko epea zabalik da

Sustatu - Sustatu
2004-05-12 10:05

Ikastaroen helburu nagusia etengabeko prestakuntzan, unibertsitateko hedapenean eta egungo arazoen hausnarketan laguntzea da.

Egutegia

Aurkeztu den programak ikastaro, tailer eta mintegiak biltzen ditu. UNED-Bergarako zentroaren webgunean ikastaroen egutegia zehazten da. III. Uda Ikastaroak ekainak 22an hasi eta uztailak 2an amaituko dira.

Hiru arlo

Ikastaro, tailer eta mintegiak hiru arlo hauetan banatuko dira:

Kontuan hartzekoak

  1. Aurreikusitako kopurura heltzen ez diren ikastaroak, ospatu gabe gera daitezke, interesatuei jakinarazi ondoren.
  2. Partehartze Agiria UNED-Bergara Ikastetxetik luzatuko da.
  3. Ikastaro bakoitzeko, matrikularen %50aren beherapen ez-pilagarria izango dute:
    • UNED-Bergaran matrikulatutako ikaslegoak.
    • INEMen inskribatutako langabetuek (ziurtagiria aurkeztuz).
  4. Gipuzkoako Kutxako bezeroek honako beherapen ez-pilagarri hauek izango dituzte ikastaro guztietan:
    • Kontu edo Aurrezki Libreta baten titularrek %10.
    • Gazte-Kutxa txartelaren titularrek %20.
  5. 3 eta 4 puntuetako beherapenak ez dira pilagarriak.
  6. UNED-Bergara-ren webgunearen bitartez egin daiteke matrikula.
  7. Ekainaren 5ean bukatzen da matrikulatzeko epea.
  8. III. Uda Ikastaroen "programa osoa" webgunetik deskargatu daiteke PDF formatuan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu