Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Kaleko Artisten Umore Azoka eta ACT Nazioarteko Antzerki Eskolen Jaialdia

Sustatu - Sustatu
2004-05-21 : 10:05

Maiatzaren 27, 28, 29 eta 30ean Umore Azoka ospatuko da Leioan. Mundu osotik etorritako berrogeita hamar konpainiak hartuko dute parte; arte eszenikoen profesionalak izango dira Azokan. Bestalde, ACT Nazioarteko Antzerki Eskolen Jaialdia ospatuko da ekainak 1 eta 5 bitartean ospatuko da, Bilbo eta Barakaldon.

3

Hizkuntza gutxituen aldeko sinadura bilketa sarean

Sustatu - Sustatu
2004-05-21 : 10:05

Eurominority elkarteak sinadura bilketa jarri du martxan Interneten, Frantziako hizkuntza gutxituek ere Europako Konstituzioan lekua izan dezaten. Elkarte horrek nahi du Espainiako Gobernuak moduan, Frantziakoak ere eskaera berbera egin dezan.

Argazki bete berba

L!nterna GORRIA - [bizkargiko bekoki kulturala]
2004-05-20 : 19:05

Gerra eta literaturaz ari gara Larrabetzun, esana dizuegu lehenago ere. Gure kezkak, gure historia, zenbait poema eta gogoetaren bat Linterna Gorria aldizkariaren azken zenbakian batu ditugu. Hilero, 17an plazaratzen dugu zenbaki berri bat, 5 egin ditugu dagoeneko, eta orain arte esku bakarrarekin zenbatu ditugu denak.

8

"Putz" aldizkariaren agurra: "ishiltzeko ordua"

Maria Agirre - Arrasate Irratia
2004-05-20 : 12:05

Putz-eko arduradunek ofizial egin dute aldizkariaren "heriotza". "Putz aldizkaria: ishiltzeko ordua" izenburua duen idatzi batekin, zenbaki gehiago ez dutela argitaratuko jakinarazi dute. Ohiko "Putz" estiloa duen idatzia irakur dezakezue jarraian.

1

Behatokiak Euroituna ez betetzearen berri emango die Europako Kontseiluko adituei

Kontseilua prentsa - Kontseilua
2004-05-20 : 12:05

Hurrengo astean, maiatzaren 24an Iruñean eta, 25ean Gasteizen, Europako Kontseiluko adituek bilerak egingo dituzte Euroitunaren betetze maila ezagutzeko.

UEUren Udako Ikastaroen matrikula irekita!

Idoia Torregarai - UEU
2004-05-20 : 10:05

Dagoeneko Udako Ikastaroak ate joka ari zaizkigu eta hori dela eta, irekita dago bertan matrikulatzeko epea. Guztira 36 ikastaro antolatu dituzte UEUko sailek; 17 Biarritzen eta 19 Iruñean. Irakasle hoberenak ikasle hoberenen artean!

2

Nontzeflash 2004 Animazio Lehiaketako irabazleak

Sustatu - Sustatu
2004-05-20 : 10:05

Epaimahaiak hartu du erabakia. Dagoeneko badira hiru irabazle, baita ikusleen saria ere. Guztiak Nontzeflash Lehiaketaren webgunean daude ikusgai.

2

HZren webgunea aipatzen dute HZ ilegalizatzeko arrazoien artean

Sustatu - Sustatu
2004-05-19 : 13:05

Estatuko abokatutzak errekurtsoa aurkeztu du Auzitegi Gorenean. Dioenez, “Herritarren Zerrenda, ilegalizatutako Batasunaren jarraipena baino ez da”. Interneteko webaren informazioa inpugnaziorako aitzakia gisa erabili du Abokatutzak.

Eskalada bideen bilatzailea

antton alberdi - Eskalada.net
2004-05-19 : 12:05

Eskalada.net bide bilatzaile berria martxan da dagoeneko. Sekzio berri honen bitartez, bisitariek, Euskal Herriko eskola guztietako bideei buruzko informazioa idatzi ahal izango dute, gainerako guztiekin informazio hori banatzeko. Helburua ahalik eta bide gehienen informazioa lortzea da, baina horretarako eskalatzaileen kolaborazioa beharrezkoa da.

4

Bilalan.net:lan merkatuan euskaraz

Sustatu - Sustatu
2004-05-19 : 11:05

Euskalkidetza elkarteak lan bilatzailea ezarri du sarean. Bai lan bila dabilenari eta bai langilea bilatzen dabilenari zuzendutako zerbitzua eskaintzen du orain gutxi estreinatutako webguneak. Alde batetik, lan eskaintzak kontsultatzeaz gain, lan bila dabilenak curriculuma ezarri dezake on-line; eta bestetik, langilea behar duen enpresak dagokion lan eskaintza argitaratu dezake.

Euskararen Fonoteka: Nafarroako euskal hiztunen grabazio bilduma

Sustatu - Sustatu
2004-05-19 : 10:05

Euskararen Fonoteka izenburupean euskal hiztunei egindako bi mila grabaziotik gora bildu dituzte. Nafarroan erabiltzen diren euskalkiak nagusi badira ere, lapurteraz egindako grabazioak ere badaude. Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, euskarri iraunkorrean ezarri ditu.

Aldibereko itzulpena goitik behera aldatuko duen tresna

AZK Prentsa Gabinetea - AZK Komunikazioa
2004-05-18 : 18:05

Dualia enpresak bapateko itzulpena goitik behera aldatuko duen zerbitzua jarri du martxan: telefono bidezko itzulpena. Aretxabaletako enpresa honek asmatutako sistema beraiek patentutako tresna batean oinarritzen da: sakeleko telefonoetara konektatzen den biaurikularra.

EiTBk landutako hizkuntza-irizpideak erabili.com-en

Sustatu - erabili.com
2004-05-18 : 13:05

Euskal Irrati Telebistako (EITB) kazetariek beren jardunean hizkuntzalariei egindako kontsulten erantzunak erabili.com-en argitaratuko dira. Lehenengoz argitaratu ditu EITBk bere hizkuntza-irizpideak.

Eibartarrak zerrenda: azpiegitura berria

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2004-05-18 : 10:05

Interneteko euskal zerrenda beteranoetako batek, helbidez aldatu du. Eibartarrak zerrendak Yahoo Groups utzi, eta software libre eta euskaldunera igaro da, Postaria.com zerbitzura. Era berean, Gmane eta Google Groups 2 zerbitzuen aukera osagarri batzuz baliatzen da zerrendaren antolakuntza berria.

Ikastaro laburrak Internet bidez

Ainara Sarobe - Asmoz Fundazioa
2004-05-18 : 10:05

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak udararako 5 eta 15 ordu bitarteko Internet bidezko ikastaroak antolatu ditu. Bertan eskuratutako kredituak Euskal Herriko Unbertsitateko aukera askeko kredituez ordezkatu ahal izango dira.

5

Argazkilariak eta Google pixka bat

Gari Araolaza - Eibar.ORG
2004-05-17 : 12:05

Azken aldian pare bat argazkilariren webguneetan erori naiz, ia kasualitatez, eta horrelako gehiagoren bila hasi naiz. Baina non bilatu?

4

Intza proiektua: Euskal Lokuzioak Sarean

Sustatu - Sustatu
2004-05-17 : 12:05

Joan den barikuan aurkeztu zuten Euskal Lokuzioak Sarean webgune berria. Intza proiektua izenez bataiatua izan da. Euren xede nagusia, euskaldun guztiei euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera doan eskaintzea da.

2

Bilboko enpresa bat ikertua legez kanpoko softwarea erabiltzeagatik

Mantangorri - -
2004-05-17 : 10:05

Bilboko Lehen Auzialdiko Epaitegi NIP Bilboko ingeniaritza enpresa ikertzen ari da ustez softwarea pirateatu duelako. Baina, nola, software pirata? Eta nork erabiltzen du ba legezko softwarea?

3

Maiatzeko liburu zaparrada

Xabier Mendiguren Elizegi
2004-05-17 : 10:05

Liburu guztiak abendu atarian kontzentratzen ditugula esan ohi da, baina aurten maiatzean ere ez da pilaketa makala gertatu. Eurijasa meteorologikoaren antzera, egunero ari dira liburu berriak plazaratzen.

Neskak, txateatzen; mutilak, berriz, musika jaisten

Dick Turpin
2004-05-15 : 14:05

Horretan ibiltzen dira gazteak Interneten. Horien ustez, gainera, sareak hiru gauza ditu eskasak: konexio motela, gehiegizko publizitatea, eta birusak. Gehienek ingelesa ikasi dute, erosoago nabigatzeko.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››