Teknologia albisteak

Gerra eta Literatura Larrabetzun

Erabiltzailearen aurpegia
bizkargiko bekoki kulturala - bbk
2004-05-11 : 13:05

Gerra eta literatura hartu ditugu hizpide maiatzean. Eta astero hitzaldi bana antolatu dugu gai hauen inguruan. Bizkargi eguna ospatu genuen joan den igandean, 564 metrotara. Joseba Tapiaren gudako kantak abestu eta mendia, literatura eta gerra uztartuko ditugu datozen asteotan.

Aurreko astean Edorta Jimenezek, Gerra Zibileko argazkiak eta pasadizoak ekarri zituen gurera Kilkerren hotsak nobela aitzakia hartuta. Ikusi ahal izan genituen Robert Caparen argazkiak, David Seymour Chim argazkilariarenak, George Steer idazleak idatzitako Gernikako arbola The tree of Gernika aipatu eta komentatu genuen.

Kontua da, urtero maiatzean Bizkargi eguna ospatzen dela inguruko herritarren artean (Morga, Larrabetzu, Muxika, Gernika, Zornotza...) izan ere mendi honetan sekulako batailak izan ziren 1937an. Memoria historikoa astintze aldera bbk literatur ekimenak gerra eta literatura gogora ekarri izan gura ditu. Beste hiru hitzaldi izango dira datozen asteotan.

Maiatzaren 13an (osteguna) 20:00etan Tiburtzio Ispizua, Larrabetzuko abade eta gudariaren erbesteko gogoetak kontatuko ditugu.

Maiatzaren 19an (asteazkena) 20:00etan Jon Benito idazleak, gerraren inguruan idatzi diren zenbait poema hartuko ditu gaitzat.

Maiatzaren 26an (asteazkena) 20:00etan Markos Zapiain izango da gurean, eta azkenaldian kaleratutako hiru nobelari buruz jardungo da: Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea, Joseba Sarrionandiaren Kolosala izango da eta Edorta Jimenezen Kilkerren hotsak.

Erantzun

Sartu