Teknologia albisteak

Nazioarteko Programak 2004 diru-laguntzak Gaztekutxaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-05-13 : 10:05

Gaztekutxa gazte zerbitzuak, nazioarteko trukaketa-programetan ikasleen parte-hartzea sustatzeko helburuarekin, diru-languntzen deialdia egiten du. Socrates-Erasmus, Socrates Irakaskuntza Ertaina (Comenius I) eta Leonardo programetan parte hartzen ari diren ikasleei zuzendutako diru-laguntzak dira.

Programak

Honako programa hauetan parte hartzen duten ikasleei zuzendutako diru-laguntzak dira.

  • Socrates-Erasmus: 2004-5-1etik 2005-4-30era bitartean hasiera duten programetan parte hartzen dutenentzat. Eskaera egiteko epea: 2004ko maiatzak 19tik ekainak 10 arte. Guztira 600 euroko 540 diru-laguntza emango dira.
  • Socrates Irakaskuntza Ertaina (Comenius I): Atzerriko elkartrukearen egonaldia 2004-9-1etik 2005-6-30era bitartean duten programetan parte hartzen dutenentzat. Eskaera egiteko epea: 2004ko azaroak 17tik 28ra arte. Guztira 150 euroko 50 diru-laguntza emango dira.
  • Leonardo 2004 urtean zehar hasiera duten programa honen praktiketan parte hartzen dutenentzat. Eskaera epea: 2004ko azaroak 17tik 28ra arte.
    • 150 euro: 21-120 egun artean iraungo duten praktikak, Leonardo programaren barruan.
    • 600 euro: 120 egun baino gehiago iraungo duten praktikak, Leonardo programaren barruan.

Baldintzak

  • Ikaslea izatea eta programa bakoitzak eskatutako ikasketak egiten aritzea: Irakaskuntza Ertainak, Lanbide Heziketa edo Unibertsitate Ikasketak.
  • Ikastetxeak edo sustatzaileak (programari dagokionak) hautetsia izatea aipaturiko programa horietakoren batean, Sokrates-Erasmus, Sokrates-Irakaskuntza Ertainak (Comenius1) eta Leonardo Programetan, parte hartzeko.
  • Interesatua Gaztekutxa txartelaren (29 urtetik gorakoa izanez gero "kutxako edozein kreditu edo zordunketa-txartelarena, txanpondegi-txartela izan ezik") eta baita kutxako konturen batean titularra (kontua jarduneko egoeran) izan beharko du.
  • Horietako konturen batek edo bestela bere gurasoren konturen batek (kontua jarduneko egoeran), 2001-01-01etik geroztitako antzinatasuna izan beharko du gutxienez ere, eta jarraian.

Nazioarteko Programak 2004 diru-laguntzen gaineko informazio osatua Gaztekutxaren webgunean eskuratu daiteke.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago