Sustatu logoa Teknologia albisteak

Argazki gehiago amerikarrek eragindako torturaz

Sustatu
2004-05-21 20:05

Jakina zen bazirela argazki gehiago —eta oraindik ere badirela beste horrenbeste edo gehiago argitaratu gabeak—, baina gaur The Washington Post egunkari amerikarrak eman ditu argitara beste batzuk, eta horietan ikusten da nola erabiltzen zituzten txakurrak presoak izutzeko, eta nolako umilazioak eragiten zizkieten presoei.

Irudiez gain, egunkariak kaleratu ditu hamahiru atxilotu irakiarren testigantzak. Horiek adierazi dutenez, amerikarrek jo egin zituzten erruki gabe, eta umiliatu Ramadan hilean zehar. Aldi horretan, gainera, behartu zituzten edari alkoholdunak edatera eta txerri okela jatera.

“Behartu gintuzten ibiltzera txakurren modura… zaunka egin behar izaten genuen txakurrek bezala, osterantzean errukirik gabe joten gintuzten aurpegian eta bularrean”, adierazi zuen atxilotuetako batek.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu