Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Laneki Elkarteak hitzarmena izenpetu dute, lanbide hezkuntzako ikasliburuak euskaraz moldatu eta sarean jartzeko. Lehendik ere ari dira proiektuan lanean, Eusko Jaurlaritzaren plan baten barruan.
Proiektuan lanean ari dira Laneki eta Eusko Jaurlaritza, orain arte Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren lankidetzaz. Orain izenpetutako hitzarmenaren bitartez, hemendik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundia ere lankide izango da. Ardura teknikoa Elhuyar elkarteak du.
Administrazioa, Elektrizitatea eta elektronika, elikagaien industriak, fabrikazio mekanikoa eta beste hainbat gaien inguruko ikasmateriala aurkitu daiteke, oraingoz, www.jakinbai.com/lanbideki webgunean.
Laneki: materiala euskaratzeko
Laneki Elkartea lanbide hezkuntzarako euskarazko edukiak moldatzeko sortu zuten, Ikaslan ikastetxe publikoen elkarteak eta Hetel ikastetxe kontzertatuen elkarteak. Lanbide hezkuntzan 800 bat ikasgai edo material daude, espezialitate guztietan banatuta. Paperezko ikasliburuen bidea ezinezkoa zela ikusirik, Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen euskarazkoak bertsio elektronikoan eta eskumen publikoan jartzea.
90.000 euro Gipuzkoatik
Gipuzkoako Foru Aldundiak 90.000 euro emango ditu proiektu honetarako 2004an, erdia Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuak jarriak, eta beste erdia eGipuzkoa programak finantzaturik.