Teknologia albisteak

"Sarean kontari" III. Ipuin Lehiaketan irabazle Karlos Zabala

Erabiltzailearen aurpegia
Jose Miguel Arnaiz - Santurtziko Udal Euskaltegia
2004-05-21 : 15:05

Dagoeneko badakigu zeintzuk izan diren aurtengo edizioko irabazleak. Ipuinak sarean daude denok irakurri ahal izateko. Lehenengo saria jaso du Karlos Zabalal, Ahoz ahokoa ipuinagatik.

Santurtzieus.com webgunetik bideratu da edizio honetako jarduna. Oinarriak-eta Sustatun ere eman genituen. Orain, irabazleen zerrenda emateko ordua da.

"Sarean kontari" III. Ipuin lehiaketan saria jaso duten idazleak eta ipuinak ondorengoak dira:

1. saria: Karlos Zabalaren "Ahoz ahokoa" izeneko ipuina.

2. saria: Josu Jimenezek idatzitako ""Beltzez jantzitako atsoa".

3. saria: Xabier Etxanizen "Itsaskiaren esperoan".

4. saria, internautek erabakitakoa: Leire Belokik idatzitako "Gaur ere ez".

Zorionak idazleoi eta eskerrik asko ipuinak idatzita edo botoak emanez parte hartu duten guztiei.

Erantzun

Sartu