Sustatu logoa Teknologia albisteak

NUPeko campus osoan haririk gabeko Internet konexioa ezarriko dute

Sustatu - Sustatu
2004-05-28 10:05

Konexiorako txartelak

Egun, segundoko 11 megabits-eko abiadura duen Interneterako sarrera dago liburutegiko irakurgeletan eta departamentu batzuetan.

Haririk gabeko konexioa egiteko txartel bat behar da. Txartela ez duenak, NUPeko Informatika Zerbitzuan doan alokatu dezake. 2002-2003 ikasturtean jarri zen abian zerbitzu hau. Ordudanik, doako alokatze zerbitzua 200 pertsona inguruk erabili dute.

Lehiaketa

Haririk gabeko konexioaren azpiegitura campus osora zabaldu nahian, NUPek lehiaketa deitu du, 180.000 euroko gehienezko aurrekontuarekin; zati batean FEDER Fondoekin finantzatuko dute. Lehiaketarako proposamenak ekainaren 21era arte aurkeztu daitezke.

Ezarriko den sarearen arkitekturak honakoak izan behar ditu kontuan: estaldura, aurreikusitako erabiltzaile kopuruaren dentsitatea, eskalagarritasuna, segurtasuna eta trafikoaren optimizazioa, besteak beste.

Zuntz optikoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoan dagoen datu sareak elkar konektatzen ditu Arrosadiako eta Osasun Zientzien Fakultateko eraikina. Ezaugarriak: Sareko 38 nodo ditu; eraikin eta solairu ezberdinen arteko 60 zuntz optikoko linea inguru; eta 4.500 erabiltzaile-puntu baino gehiago. Sare nagusia hainbat sare lokaletan banatuta dago.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu