Teknologia albisteak

Irrati aparatuen egileak irrati digitalera egokitzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-05-27 : 12:05

Irrati hartzaileak fabrikatzen dituztenak beraien produktuak irrati digitalera (DAB) egokitzeko ahalegin handiak egiten ari dira. Mahai gaineko irratiak, minikateetakoak edota autoetakoak egokitzen ari dira. Industriak egindako azken berrikuntzetako bat izan da aparatu eramangarriei DAB sistema txertatzea.

Memoriadun aparatuak

Memoriadun aparatuak

Irrati transmisoreen fabrikatzaileak etekina atera diete emisio digitalak eskaintzen dituen onurei eta zerbitzu berriak eskaintzen dituzten aparatuak garatzen hasi dira. Hala, Roberts Radio konpainiak, adibidez, kaleratu ditu transmisore modelo batzuk aukera ematen dutenak segundo edo minutu batzuk lehenago emititu dena berriz entzuteko. Tekla bat sakatuz, aukera hori aktibatu edo desaktibatu daiteke. Horrez gain, hartzaile-transmisoreek memoria bat ere badute, aparatuan bertan entzuten dena grabatu ahal izateko.

Britainia Handiko EPGk, bestalde, ordenagailu bidez irratia entzuten dutenentzat programa bat garatu du.

Katalunia lehenengoa irrati lizentziak banatzen

Katalunian hasi dira dagoeneko irrati digitalaren etorkizuneko eszenatokia antolatzen. Datorren udarako espero dute Viva Digital partzuergoaren emisioak hastea. Partzuergo hori sei irrati lokalek osatzen dute. Viva Digitalekin batera, beste hamar konpainiari ere eman zitzaien lizentziak, horien artean daude Onda Rambla, Radio Cat eta RKOR.

Baina, lizentzien kontzesioak ez dira Kataluniako irratietara bakarrik mugatu; guztira 48 lizentzia banatu ditu Generalitateak komunitateko irratien eta kanpokoen artean. Hala, Kataluniako gobernua Espainiako lehenengoa izan da irrati digitalerako lizentziak banatzen.

Erantzun

Sartu