"Tokimedia": Zerbitzu berritzailea publizitatearen alorrean
"Tokimedia", bidea erraztuz
Arteman-ek medioen plana egin eta bezeroaren beharretara eta aurrekontura hobekien egokitzen den publizitatearen erosketa gestionatzen du. Bezero handiei tokiko hedabideetan publizitatea jartzeko bidea errazten die "Tokimedia" zerbitzuak.
Publizitate eskaera geroz eta handiagoa da, baina, toki hedabideetara heltzeko zailtasunak dira nagusi. Horri aurre eginez, zubi lana egiten du Arteman-ek. Helburua bidea erraztea da, zerbitzu zuzen bat eskaintzea. Hau da, toki hedabideen esparru geografikoa gainditzen duten bezero handiei bide zuzena eskaintzen die "Tokimedia" zerbitzuak. Orain arteko hutsunea betetzen du.
Gainera, hizkuntzari dagokionez, iragarki guztiak euskara hutsez egin beharko dira. Euskarazko publizitatea landuko da esklusiboki.
Euskal Herri guztiko herri komunikabideentzat
"Tokimedia" zerbitzuaren barne hainbat herri komunikabide (aldizkariak eta telebistak) eta publizitate agentziak elkartu dira dagoeneko. Horrela, euskarazko herri prentsa eta telebista sarea sortu da. Beraz, publizitate bilgune honetan hitzarmena egin duten toki hedabide guztiak aurkezten dira "Tokimedia"ren eskaintzan. (eranskina)
Aukera berria
"Tokimedia" Arteman Komunikazio enpresak eskaintzen duen zerbitzu berritzaile bat da. Globalizazioaz hainbeste hitz egiten den garai honetan, tokiko informazioa tokiko hizkuntzan jasotzeko egiten den eskaera gero eta handiagoa da. Gaur egun, medioen arloan, gertuko informazioak garrantzia eskuratu du.
Publizitateari dagokionez, herri komunikabideek gertuko publizitatea egiteko aukera ematen dute, publizitate ekonomikoa eta aldi berean, publizitate eraginkorra. Hori guztia oinarrian hartuz sortu du Arteman-ek "Tokimedia" zerbitzua.
Arteman, zerbitzuak
Arteman-ek, "Tokimediaz" gain, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu. Arteman Komunikazioaren lan ildoak bost arlotan banatzen dira:
- "Zabaldu": komunikazio planen eta kanpainen lantzea.
- "Sortu": komunikazio grafikoa.
- "Hesitik": hesien edo publizitate kanpo-euskarri estatikoen ustiaketa.
- "Webgintz@": webguneen sorkuntza eta kudeaketa.
- "Tokimedia": publizitatearen kontratazioa eta gestioa euskarazko herri komunikabideetan.
Harremanetarako:
Nafarroa etorbidea 2
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Tel.: 943 71 10 10
Faxa: 943 79 22 93
E-posta: arteman@arteman.org
Erantzunak kargatzen...