Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

Susa literatura argitaletxeak Lazarragaren eskuizkribuaren transkripzioa ipini du sarean:

Eskaintzen den transkripzioa ez da zientzi helburuz egina. Zientzilariek eurena egingo dute tokatuko denean. Oraingoko asmoa, literaturazaleak Lazarragaren eskuizkribua modu errazago eta arinago batez irakurri ahal izateko baliabidea sortzea besterik ez da izan. Esan liteke ia hutsean paleografikoa izan dela transkripzioa; ez da inongo ohar filologiko, historiko edo literariorik gehitu.

Zuzenketak eta iradokizunak, ongi-etorriak ezezik, aintzat hartuak izanen dira: zubitegia@armiarma.com.

Orriz orriko transkripzioaren testu osoa, RTF edo PDF formatuetan jaits daiteke. Irakurketa atseginago aldera, testuz testuko berrantolaketa ere, oso behin-behinekoa, eskura daiteke PDF formatuan.

Transkripzioaren egilea Iñigo Landa izan da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu