Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gipuzkoako kristau komunitatearen webgunea

Sustatu - Lau Haizetara
2004-05-26 12:05

Lau Haizetara webgunean irakurri dugu albistea. Oso hilabete gutxi da Gipuzkoako kristau komunitatearen webgunea on-line dela, baina, uste baino beranduago jarri dute sarean.

Bi hizkuntzatan dago webgunea, euskaraz eta gazteleraz. Kristau komunitateari eta gizarteari buruzko hainbat atal jasotzen ditu:

  • Azken berriak: Elizbarrutia, herri eta eskualdeetako kristau elkarteak, euskal gizartea... hizpide hartzen ditu.
  • Jainkoaren egarriz: Gizakiari, gizarteari eta sinismenari buruzko gogoeta artikuluak agertuko dira.
  • Otoitzean: Hainbat momentu, gertaera eta ekintzen inguruan landutako otoitzak eskainiko dira.
  • Iritzia: Gizartean nagusi diren kezkak hizpide hartuta, kristau komunitatearen iritzia bilduko da (Europara begira, lan ezbeharrak eta segurtasun-gabeziari buruz...).
  • Gotzaina: Juan Mari Uriarte gotzainaren hitzak jasoko dira.
  • Txostenak: Kristau komunitateak sortutako agiriak sareratuko dira. Hala nola, Elizbarrutiko Idazkaritza Sozialak bakegintzaz eta lan-munduaz egindakoak.

Kristau komunitatea baterabiltzea

Aurrerantzean, Elizbarrutiaren webgunea Gipuzkoako kristau komunitatea batera biltzeko baliabide indartsua izango da. Izan ere, elkarte askotan kristauentzako bilgune bat eskatzen ari ziren aspaldi. Era berean, Gipuzkoako gizarteari kristau komunitatearen bizitza eta ekintzaren berri emateko bide bat izango da.

www.elizagipuzkoa.org

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu