UEUren HIZTEK graduondokoaren azkeneko mintegia izango da hilaren 28an, ostirala, Eibarren. Literaturaren eta teknologiaren inguruko hausnarketa egingo dute; Anjel Lertxundi idazlea izango da hizlaria.
HIZTEKen erabiltzen dituzten gaien ikuspuntua pittin bat zabaldu nahi izan dute oraingo honetan, eta literaturaren munduari begiradatxo bat eman, beti ere, euskara eta teknologiaren ikuspuntutik. HIZTEK graduondokoaren 03-04 ikasturteko azken mintegia izango da.
Alegia, jakin nahi dute euskarazko idazle batek nola bizi duen hizkuntz teknologiaren fenomenoa. Aztertuko dute, baita ere, hizkuntz teknologiaren inguruko tresnetan erabiltzen den hizkuntz eredua. Hausnarketa hori, eta beste batzuk, bi munduetatik egitea da helburua. Horretarako, azken hilabeteotan hainbat komunikabidek argitaratu dituzten berriak aitzaki harturik, Andu Lertxundi gonbidatu dute, gai honen inguruko gogoeta egiteko.
Erantzun
Sartu