Teknologia albisteak

Matrixek milioika hiritar zelatatzen ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Dick Turpin
2004-05-22 : 13:05

AEBetako erakunde batek, zeinek defendatzen dituen hiritarren eskubide zibilak, salatu berri du nola hango zenbait estatuk erabiltzen duten software berezi bat —Matrix izenekoa—, eta horren bidez uztartzen dituzten hiritarren datu pertsonalak beste datu publikoekin, antzemateko balizko terroristak.

George Orwellen amtsgaiztorik ezagunena, Anaia Handia, gorpuzten hasi da Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), non irailaren 11 ezkero zenbait estatuk sortu zuten, gobernu federalaren laguntzaz, programa berezi bat, Matrix izenekoa (Multistate Anti-Terrorism Information Exchange).

Programa honek biltzen ditu 20.000 milioi datu pertsonal, era guztietakoak, eta gurutzatzen ditu beste erakundeetatik (polizia, bankuak, ospitaleak, ikastetxeak…) jasotako beste datu askorekin, denak ere antolaturik bilatzeko balizko terroristak.

Matrixek bereiztu egiten ditu balizko terroristaren ezaugarriak betetzen dituzten pertsona guztiak, eta sartzen ditu susmagarrien zerrenda batean. Auskalo zein irizpideren arabera antolatuko zen programa, izan ere, Seisint enpresak, zein arduratzen baita Matrixez, eman zien agintariei zerrenda bat, 120.000 amerikarren izenekin, denak susmagarriak.

Askatasun Zibilen Batasun Amerikarrak (ACLU) gogor kritikatu du Matrix programa, hiritarren pribatasuna urratzen duelako. “AEBetan ezin dira egon 100.000 terrorista”, esan zuen atzo Barry Steinhardt ACLUko Teknologia eta Askatasuna programako zuzendariak.

Antza denez, zortzi estatu irten egin dira Matrix programatik, baina horrek gogor dirau Floridan, non Jeb Bush gobernadoreak sendo eta zindo babesten duen.

“Ekialdeko Alemanian Stasik era horretako artxiboak zituen”, adierazi zuen Steinhardtek, zeinek eskatu zuen kentzea diru laguntza publiko guztiak programa honi.

Gehiago irakurri nahi izanez gero kontu honen gainean, klik egin hemen

Erantzun

Sartu