Puffin: ordenagailuan bilaketak egiteko Googlen tresna
2004-05-21 12:05
"Puffin" izena edukiko luke tresna horrek eta ordenagailuan bilaketak egiteko balioko luke; Microsoftek kontrolatzen du orain eremu hori.
Microsoftekin lehiatzeko
Proiektu hori burutuz gero, zuzenean Longhorn-ekin lehiatuko luke Gogglek. Hain zuzen ere, Longhorn izena izango du Windowsen hurrengo bertsioaren ordenagailuko bilatzaileak. Baina, Puffin eta Longhornen artean badago ezberdintasun handi bat; Googlen erreminta doakoa izango dela.
The New York Times-ek dioenez, Puffin tresna berriarekin Googlek nahi du bere bezeroen fideltasuna lortzea eta Microsoftek Windows berria kaleratzen duenean bezeroak ez galtzea.
Erantzunak kargatzen...