Sustatu logoa Teknologia albisteak

DVD orijinalen kalitate berarekin kopiak egiteko grabatzailea

Sustatu - Sustatu
2004-05-25 11:05

Orain gutxira arte, DVDko pelikula baten kopia egiteko, bideoa eta soinua asko konprimatu beharra zegoen. Orain arteko DVD grabatzaileek kapa bakarreko diskoekin funtzionatzen zuten (4,7 GB) eta DVD orijinaletako pelikulak kapa bikoitzean grabatuta daude; 8,5 GBerainoko edukiera duten diskoetan. LaCieren grabatzaile berriarekin, egiten dugun kopia pribatu horrek orijinalaren kalitate berdina izango du.

La Cieren d2 DL DVD±RW grabatzaileak eskaintzen dituen grabazio aukerak:

  • Lau orduko bideoa, kalitate handiarekin.
  • 16 orduko bideoa, VHS kalitatearekin.
  • 8,5 GB datuak, musika eta argazkiak gordetzeko.

Grabatzaile horrekin grabatutako pelikulak DVD irakurgailu estandarretan ikusi daitezke.

Hemen grabatzaileari buruzko informazio gehiago.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu