Sustatu logoa Teknologia albisteak

Enpresan euskaraz: euskaraz idazteko software lagungarria

Jende asko aurkitu dugu enpresetan eta lan-munduan oro har, euskaraz bikain jakin arren, idazten ausartzen ez dena, zalantza asko sortzen zaielako eta segurtasuna falta dutelako.

Euskaraz testuak sortzeko eta erabiltzeko lagungarri izango dugun softwarea osatu dugu Elhuyar Aholkularitzan. Software hori CD formatuan dago salgai eta enpresako intranetean instalatzeko da. Enpresak ez ezik Lanbide Eskolak ere gogoan izan ditugu eta horietan guztietan gehien erabiltzeko modua intraneteko zerbitzarian instalatuta egotea dela iruditu zaigu.

Enpresan Euskaraz-en edukia

Bost ataletan dago banatua ENPRESAN EUSKARAZen edukia: Hizkuntza-kontuak, Dokumentuak, Intranet, Hiztegia eta Bibliografia.

  • Hizkuntza-kontuetan ohiko hizkuntza-zalantzak eta oker erabiliak konpontzeko aukera eskaintzen dugu. Adibide eta argibide guztiak enpresaren testuinguruan kokatuak dira. Nahasmen handia sortzen diguten hainbat kontu nola erabili argibideak ematen dizkigu: orduak, data, zenbakiak, gutunetako esaldi eginak, estilo-kontuak, dokumentu elebidunak (euskarari lehentasuna ematea erabakiz gero, nola egin daitekeen hori)... Eta horietako bakoitzaren barruan ariketa erakargarriak ditu.
  • Dokumentuak sailean, hizkuntza-kontuetan egin dugun moduan, dokumentu eredu sorta bat eskaintzen dugu. Horien atalei buruzko argibide lagungarriak ere ematen ditugu. Gainera, dokumentu-eredu batzuk zeure ordenadorera jaitsi eta erabil ditzakezu: zeure izen eta irudi korporatibora egokitu eta zeureak izango dira.
  • Internet atalean, euskaraz lan egiteko sarean aurki ditzakegun helbide interesgarri batzuetarako estekak dituzu: hiztegiak, EHAA, Euskaltzaindia....
  • Hiztegian, mota guztietako enpresetan erabilienak diren hitzak, horien gaztelaniazko ordainak eta bilaketa-sistema dituzu. Bilaketa bi norabideetan egin daiteke: euskarazko hitzaren gaztelaniazko ordaina bilatu nahiz gaztelaniazko hitzaren euskarazko ordaina.
  • Bibliografia atalean software hau osatzeko kontsultatu eta erabili ditugun iturriak aipatzen ditugu.

Hori guztia itxura erakargarria emanda eta oso erraz erabiltzeko moduan aurkezten dizugu ENPRESAN EUSKARAZ CDan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu