Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) web-kudeatzaileen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du. Hiru lurralde historikoetan, EAEko Administrazio Orokorretan eta haren erakunde autonomiadunek duten edozein bulegotan aritzeko lan-poltsa da. Eskabideak aurkezteko epea ostiralean, ekainak 11, amaituko da.
Lehiakideen betebeharrak
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) 18 urte beteak izatea.
b) Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
c) Titulazioa: Doktorea, lizentziatua, ingeniaria, arkitektoa edo baliokidea.
d) Ezagutza bereziak: Web orriak diseinatzen eta kudeatzen jakitea erakutsi behar da esperientzia, ikastaro, diploma bidez edo ikasketetan egindako aukerako espezialitate bidez.
e) Eginkizunak egoki bete ezin izateko moduko gaixotasun edo ezintasun fisikorik ez izatea.
f) Diziplinazko espediente bidez toki, autonomia edota estatuko administraziotik bereizita ez izatea, eta funtzio publikoetan jarduteko gaitasunik gabetuta ez egotea. Beste estatuetako herritarrek beren estatuetako funtzio publikoan jardutea ukatzen dien diziplinazko zigorrik edo zigor penalik jaso ez izana egiaztatu beharko dute.
g) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako bete beharko dira adierazitako baldintza guztiak. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 11n amaituko da.
Eskabideak
Eskabidea egiteko eredu-orriak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzetan jaso ahal izango dira, dagokion tasa 0,63 euro ordainduta:
Informazio gehiago hemen: http://www.ivap.org/empleo/GESTOR_E.htm
Erantzun
Sartu