Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kontseiluak Iruñeko manifestaziora irratia eramateko dei egin du

Kontseilua - Kontseilua
2004-06-04 10:06

Xabier Mendigurenek azaldu duenez, “euskararen normalizazioaren aldeko aldarrikapena Iruñeko kaleetan entzungo da, horretarako herritarrei dei egiten diet irratia eramateko, Euskalerria Irratiaren bidez gure mezua Iruñeko kaleetan entzuteaz gain beste toki askotan entzungo da”.

Iñaki Lasak Iruñeko Udalaren jarrera kritikatu du “megafonia debekatzeaz gain, larunbaterako hiru egun falta zirela, Gaztelu Plazan beste ekitaldi bat egin behar zela jakin dugu. Udalak ez digu inolako abisurik eman eta galdetu behar diegu zeren zain zeuden.”

Iñaki Lasak azpimarratu du “Nafarroan zoritxarrez behin eta berriro ikusten ari direla instituzioen ardura dutenen aldetik horrelako mesprezu jarrerak. Hala ere, zorionez ikusten ari gara Nafarroako gizarteak euskararen aldeko konpromiso sendoa duela.”

Kontseiluko bi arduradunek Euskalerria Irratiaren jarrera txalotu dute eta manifestazioan parte hartzeko deialdia berretsi dute.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu