Elhuyar Fundazioa Alphagalileoren partaide bihurtu zen 2003k otsailean eta hauek izan dira bere eginkizunak: Euskal Herrian egiten den ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzen berri ematea; Alphagalileoko zuzendaritza-taldeko partaide izatea eta Alphagalileo euskarara eta gaztelaniara itzultzea.
Helburuak
www.alphagalileo.org Europan egiten den ikerketaren berri ematen duen webgunea da. Elhuyar Fundazioa, Basque Research atariaren bitartez, Alphagalileoko partaide da 2003ko otsailetik, eta ondorioz, Euskal Herriko eta espainiar estatuko ordezkari da. Elhuyarren eginkizunak hauek dira:
Alphagalileo Estatu Batuetako ikerketa-berrien nagusitasuna orekatzeko eta Europako ikerketak plazaratzeko sortu zen. Proiektua Ingalaterrako British Association elkarteak gidatzen badu ere, gaur egun europar herrialde askotako partaideak daude beren herrialdeak ordezkatzen hala nola:
Alphagalileo Europan egiten den ikerketaren erakusleihoa da, eta webguneak Europan egiten den ikerketaren argazki fidela eta anitza eskaintzen du. Ikerlariek beren ikerketak argitaratzeko aukera dute, eta kazetariek ikerketa horien berri jaso dezakete. Gaur egun 4.330 kazetari eta 1.712 berri-emaile daude izen emanda. Bestalde, webgunean, 15.000 berri inguru, 3.000 ekitaldi eta 200 liburu daude kontsultagai.
Basque Research-en eginkizuna
Elhuyar Fundazioak 2002ko ekainean Euskal Herriko ikerketaren ataria jarri zuen martxan: www.basqueresearch.com. Atari horretan, plazaratzen diren berriak www.alphagalileo.org-en argitaratzen dira, eta oihartzun nabaria lortzen dute europar hedabideen artean. Adibidez, Basque Research-ek Alphagalileora bidalitako "Biolentzia arrastoak neolitoko hezurretan" albisteak 91 bisita izan zituen martxoan webgune horretan.
Erantzun
Sartu