Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Iñigo Lamarka Ararteko berria izango da barikuan

Sustatu - Euskadi Irratitik
2004-06-21 : 12:06

Lamarkaren esanetan, Arartekoaren figura pittin bat ahuldua izan da akaso. Mertxe Agundezek lan ona egin du, erakundea ez da geldirik egon, baina lau urtean egon da inpas batean. Ilusioz hartu dut izendapena. Aldeko 65 boto jaso ditu, zuriz bozkatutako bakarra eta Sozialista Abertzaleak taldeko bost ordezkarien bozka baliogabeak. Ostiralean hartuko du kargua.

2

Gaur urtebete jaio zen Berria egunkaria, Zorionak!

Sustatu - Sustatu
2004-06-21 : 10:06

Urtebeteko balantze ona egin dute Berriako ordezkariek. Harrera ona izan du Berriak eta horretan badu zerikusia egunkariak duen kalitateak. Irakurleek espero zutena baino egunkari hobea dela esan du JoanMari Larrartek, Aztiker enpresak egindako galdeketa bat aipatuz.

Euskal poesia sarean

Sustatu - Sustatu
2004-06-18 : 15:06

Webgune berria sareratu zuen atzo Susak, Basquepoetry.net. XV. mendetik gaur arteko 200 euskal poetaren 1.100 poema biltzen ditu Basquepoetryk, eta baita poema horietako batzuen itzulpenak ere. Armiarma proiektuaren ale berria da honakoa.

1

Harry Potter, ordenagailuan

Joxe Aranzabal
2004-06-18 : 14:06

JK. Rowling idazleak —Harry Potter pertsonaia sortu zuenak— webgune berria kaleratu du orain dela gutxi, eta hor gauza mordoa eskaintzen ditu azti gaztetxoaren gainean. Bestalde, Harry Potter eta Fenixaren Ordena, Durangoko Azokarako izango dugu euskaraz.

2

Zazpi urterekin ume batek jakin behar dituen 71 gauzak

Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2004-06-18 : 11:06

Eskola-umeen oporrak hemen dira. Zelako putada, datozen hilabeteotan heziketa gurasoon ardura izango da, eta ez estatuarena. Liburu bat eskuratu dut: zazpi urterekin umeak jakin behar duen guztia. 71 gauza dira! Hau da lana!

Nafarroako liburutegi publikoetan kontsultak Internet bidez

Usoa Agirre - Goiena
2004-06-18 : 10:06

Nafarroako liburutegi publikoek 250.000 Interneteko gune biltzen dituen datu-basera doako sarbidea eskaintzen dute. Datu-base horrek informazio entziklopedikoa biltzen du. Kontsulta "Ocenet" izeneko programaren bidez egiten da, Nafarroako 71 liburutegitan.

1

Elebiduna izateak mesede egiten dio buruari

Sustatu - Sustatu
2004-06-17 : 13:06

Kanadako aditu batzuek egindako ikerketaren arabera, bi hizkuntza menderatzen dituenak bakarra menderatzen duenak baino argiago du burua. Elebiduna izatea ona omen da burua gazte mantentzeko. Euskaldunontzako abantaila.

4

Informatikazalearentzat erronka: azaldu XML

Gari Araolaza - CS
2004-06-17 : 11:06

XML-aren iraultza hemen dago, Sustatun, banketxean, telefono mugikorretan eta UEUren udako ikastaroetan ere. Baina nola ulertarazi erabakiak hartu beha dituztenei XML-aren inguruko tresnen garrantziaz?

1

"Begietatik", fotoblog euskalduna

Usoa Agirre - Goiena
2004-06-17 : 10:06

"Ongi etorri Patxiren argazki bitakora honetara" esanez egiten digu harrera argazkiz osatutako Begietatik blogak. Argazki zalea da Patxi, baina ez du argazkietan bakarrik geratu nahi izan; haratago joan eta argazki bakoitzari testutxo bat gehitu dio, irudiari esanahi sakonagoa emanez.

5

Bilboko kaleak beteko dira Athletic-eko kamisetak direla-eta ?

Sustatu - Sustatu
2004-06-16 : 19:06

Aste honetan uniformeen inguruko berriak iritsi zaizkigu: Alde batetik, Athletic taldeak UEFAn erabiliko duen diseinuzko kamiseta; bestetik, Estatu Batuetako armadak gudarako erabiliko duen uniforme modelo berria. Biak hala biak berritzaileak, ezberdinak eta diseinuzkoak. Armadakoenak ez du sortu ika mikarik, baina Athletic-ekoak manifestatzera ere atera du jendea.

1

Blueberry: esperientzia zapuztua

Iban Zaldua - Txirikahuen Mendi Sakratutik
2004-06-16 : 13:06

Egunotan estreinatu da, Hegoaldeko aretoetan, Blueberry: esperientzia sekretua filma, izen bereko komikiko pertsonaian oinarrituta (omen). Eta euskarazko bertsioa eskaini zaigu, gainera: bi motibo, beraz, zinemara joateko. Charlier-Giraud tandemaren albumen zaleek, ordea, dezepzioa har dezakete film hau ikustean.

3

Non ligatu Interneten

Sustatu
2004-06-16 : 11:06

Internet erabiltzaile guztien %31k erabiltzen dute sarea ligatzeko. Eta zenbaitek arrakasta handiz, zeren internauten %17k sarean ezagutu zuten beren bikotekidea. Baina non eta nola egiten da hori?

3

Tag bidezko neurketa egin du OJD-k, lehenengo aldiz

Sustatu - Sustatu
2004-06-16 : 10:06

OJDk maiatzeko datuak kaleratu ditu. Lehenengo hilabetea izan da neurketa Tag bidez egin dutena, ez Log bidez. Badirudi Tag bidezko neurketa fidagarriagoa dela, OJD-k hartzen dituelako datuak, ez ditu medioak berak bidaltzen. Maiatzeko datuen arabera El Mundo-ren webgunea da Espainiako bisitatuena.

Musikaire prest dago, webgune eta guzti

Musikaire
2004-06-15 : 14:06

Gaur aurkeztu da Bilbon Musikaire, Udako Jaialdiak Elorrion. Zazpigarren aldi honek 100.000 euroko aurrekontua izango du, eta 20 ekitaldi eskainiko ditu asteburuetan. Gaur gero, Musikairek webgune bat izango du.

Time aldizkariak blogak aztertu ditu

Joxe Aranzabal
2004-06-15 : 11:06

Zer dela eta gero eta jende gehiagok jasotzen du informazioa blogetan, zaleek egindako webgune horietan? Bizkorrak direlako, dibertigarriak eta erabat lerratuak. Horixe dio Time aldizkariak erreportaje luze batean.

"XML teknologiak. Web-zerbitzuak SOAP bidez" ikastaroan matrikulatzeko azken egunak

Olatz Arbelaitz eta Iñaki Alegria - UEU Informatika Saila
2004-06-15 : 10:06

UEUko gainontzeko ikastaroetan bezala, Informatika sailak antolatutako ikastaroan izena emateko epea ekainaren 27an amaitzen da. Azkar ibili, plaza kopurua mugatua da eta!

Gizarte-softwarearen garaia

Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2004-06-14 : 12:06

Alde guztietan ikusten dudan terminoa: software soziala. Edo gizarte-softwarea esan beharko nuke, agian. Nik uste dut hau dela duela urte batzuk modan jarritako "knowledge management" delakoari (ezagutzaren kudeaketa) deitzeko modu berria.

Pirineos Sur jaialdia aragoieraz

Patxi Lurra - Llengües Vives buletina
2004-06-14 : 11:06

Pozgarria izan da azken urteotan musika eta kultur jaialdi bikain honen webgunean aragoiera eta kataluniera be sartu izana. Baina euskaldunok ei gara, aragoiarrak eta gero, bigarren bisitariak kopuru aldetik. Euskara be sar dezakete menuan, ezta?

26

Noranahikoak debekatu nahi dituzte Parisen

Sustatu - Sustatu
2004-06-14 : 10:06

Parisen noranahikoak errepidean ibiltzeko debekua ezartzekotan dira. 18 hilabete barru, posible da noranahikoek ezin ibili izatea Frantziako hiriburuko kaleetan; Parisko Udalak aurkeztutako ebazpena onartu baita.

Euskaltzaindia Interneten

Joxe Aranzabal
2004-06-11 : 15:06

Iaz kasik 145.000 bisita izan zituen Euskaltzaindiaren webguneak, aurreko urtean halako bi pasatxo. Gehienak sartu ziren hor Onomastikan eta Hiztegi Batuan kontsulta egitera. Webgune akademikoa izaki, bestalde, ikasturtean zehar erabiltzen da gehien.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››