Lorea Agirre kazetari eta idazle beasaindarrak euskalgintzaren azkeneko urteetako historiari buruzko hitzaldia eman zuen ekainaren 4an, Donostian, Kursaalen, MIDASen batzar nagusian (Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan Argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkartea da MIDAS). Hainbat gogoetez gain, informazioa eta datuak ere eman zituen Agirrek.
(Lorea Agirre. Kazetaria eta idazlea. 2004ko ekaina)
Bernardo Atxaga idazleak bere azken eleberrian, Soinujolearen Semea izenekoan, Joseba izeneko pertsonaia Estatu Batuetako neska batekin jarri du hizketan, eta zera esaten dio Josebak euskararen auzia dela-eta:
Erabaki zailak dira guretzat. Pentsa ezazu zure hizkuntza bostehun milioik edo gehiagok hitz egiten dutela. Gurea, berriz, ezta milioi batek ere. Ez da gauza bera. Zuk zurea abandonatuz gero ez litzateke ezer gertatuko. Guk gurearekin gauza bera eginez gero, berriz, ahuldu egingo genuke, beste pittin bat bultzatuko genuke desagerpenerantz. Batzuoi hala iruditzen zaigu. Oso barneratua daukagu sentimendu hori.
Nire ustea da Joseba pertsonaiaren ahotik Atxaga bera ari dela hizketan. Eta baita gutako asko ere.
Euskarak espazioan, espazio geografikoan, eta horrenbestez hiztun kopurua erlatiboan atzera egin du mendez mende, eta urtez urte. Baina euskarak denboran luzatzeko joera izan du: hedatzeko joera beharrean, irautekoa. Eta, horrela, pronostiko guztien kontra iraun dugu. Orain dela ehunka urteko ingelesa latina zen, orduan inork ez zuen pronostikatuko euskara biziko zenik mila urte beranduago eta latina egongo zela hilda.
Hemen euskal hiztunen komunitateak, euskaldunek alegia, irauteko sena izan du, eraginak jaso eta bere egiteko, aldatuz aurrera egitekoa. Ez dakit geneetan daramagun, edo azaleko memoria den, edo burugogorkeria den edo bizi nahia, edo zer. Baina euskal komunitateak iraun egin du. Euskara ez da inoiz estatu hizkuntza izan, ez da botere politikoaren hizkuntza izan, ez eta hizkuntza kultua ere. Gehien bat herriaren hizkuntza izan da. Baina iraun egin du. Nola edo hala.
Iraun, baina nola? Zenbateko nekearekin egin dugu bide hori? Zein egoeratan iritsi gara XXI. mendearen hastapenera? Unescoren Hizkuntzen Atlasak (2001) euskara desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen artean sailkatzen du. Eusko Jaurlaritzak 1998an garatutako Reclus prospekzio ereduaren arabera, gaur egungo erritmoari eutsiz, 2050ean euskaldunok ez gara biztanleriaren erdia izatera iritsiko.
Begirada panoramikoaz begiratzen badugu urteak aurrera, urratsak atzera emanez egin dugu bidea. Zoom-a azken 30 urteen gainean jartzen badugu esan daiteke aurrera egin duela, ez esparru guztietan, ez nahi beste, baina egin du. Kontua da gaur egun hizkuntzen jokalekua eta orain 400 urte oso bestelakoa dela. Lehiakortasuna izugarria dela, are globalizazioaren garai arraro hauetan. Eta gu gure autotxoan goaz bidea eginez, inguruko hizkuntza handiak formula 1-en doazenena. Logikak, estatistikek eta auzo ditugun hizkuntzen botere guneek martxa honetan desagertzera kondenatua dagoela diote. Zaila behintzat bada aurrera egitea. Erlojuaren kontra gabiltza. Eta, batzuetan, baita munduan indarrean dagoen norabidea uniformatzaile, neoliberal eta bortitzaren kontra ere.
Gaur egun
Joxe Azurmendi pentsalariaren hitzak dira hurrengo hauek: Gaurko errealitatea hauxe da: zaila dela euskaldun izatea. Euskaldun izan nahi izatea. Eta ez gutxi garelako, edota laguntasun gutxi dugulako bakarrik. Euskaldun izaten enpeinatzeko motibaziorik finkatzea da zailena. Euskaldun izateak merezi duela, erakutsi egin behar da Euskal Herrian. Ia beste inon egin beharrik ez dagoena. Inork ez digu eragozpenik jarriko, espainol gisa edo frantses gisa existitzeko. Baina beren etxeari Espainia eta Frantzia izenak eman dizkieten horiei, euskaldun izatea ezer ez izatea iruditzen zaie nonbait. Eta, azkenean, pentsamolde hori geure buruotan ere sartzea iritsi dute.
Zergatik idazten duzu euskaraz? Zergatik zara kazetari euskalduna? Galdetzen dizute, hemen bertan, eta gaur, horko pareko etxe horretan bizi den batek, eta agian euskalduna denak. Eta are muturrekoagoa dena: nolatan sartu zara politikan? Itauntzen dizu, euskarazko hedabide batean egiten duzula lan esaten duzunean. Hemen euskara den oro baita politika euskararekiko kontzientzia gutxien eta bat ere ez duten herritar gehienentzat. Gazteleraz edo frantses idaztea ez, hori ez da politika, hori gauza naturala da, zentzuzkoa. Hizkuntza horiek kultuak dira, lehen dibisiokoak. Munduan noranahikoak. Euskara berriz bigarren edo hirugarrenekoa, kasik ez-zibilizatua, txokokoa. Galdera egiten dizuten horiek ez lukete inoiz ametituko guk galdera alderantziz egitea. Zergatik bizi zara gazteleraz edo frantsesez? Gainontzeko guztia alfer lana da haientzat. Eta, agian, ez zaie arrazoirik falta.
Gaur da eguna Euskal Herrian, euskal herritarren artean, euskaldun eta erdaldun, euskara ez dela kontsensuatua dagoen afera. Zehatzago euskararen berreskurapena. Eta herri honetan asko dira oraindik hizkuntz politiken beharra zalantzan jartzen dutenak. Hasita politikoengatik. Hori bai, hori diotenak ez dira elebidun euskaldunak. Muturreko joerak ere entzuten dira, gaztelera diskriminatzen dela esaten denean. Baina gaur egun errealitate bat da euskara ez dela kontsensu gaia. Hori batetik. Bestetik eta aurrekoaren ondorioz, euskarak ez du lortu gizartearen integrazio tresna izaten. Eta hirugarren ondorioa litzateke hemen bizitzeko euskara ez dela beharrezko.
Joseba Sarrionandia, gure idazle handienetako bat denak, honela definitu du egoera hori: Euskal Herria, bere jabego politikoaren bila dabilen hizkuntza bat da. Euskaldunak, bi milioi erdaldun eta 600.000 erdaleuskaldun gara.
Euskaraz bizitza normalizatua egitea zaila
Euskararen inguruko kontsensu ezak eta euskararen kontrako jarrerak hor direla euskaraz bizitzea, euskaraz bizitza normalizatua egitea zaila da. Esparru asko eta asko oraindik ere euskaldundu gabe daude. Demagun, erietxera zoazela, eta gazteleraz hartzen zaituztela, eta euskara ofizial den heinean hizkuntz eskubideak baliatuz profesional euskaldun bat eskatzen duzula. Ziurrenik ez zaituzte ondo hartuko. Gatazka sortzen da. Eta gatazka horretan sartu ahal izateko, kasu horretan bederen, lehenik eta behin osasun aldetik ezer larririk ez duzu izan behar; eta gero, ezin duzu presatuta egon, erdaldunek baino gehiago itxaron beharko duzu-eta, eta pazientzia eta umorea ere beharko dituzu erantzun zakarrak eta mutur okerrei eusteko. Azken finean, telegrama bat jartzeko, edo argibide xume bat eskatzeko horrelako borroketan sartu beharrak euskal hiztun zaren aldetik eskubideak dituzula oso barneratua izatea eskatzen du. Gogorra da beti haserre bizi beharra, beti eskatzen ibili beharra. Are gogorragoa da, baina, jabetzea euskaldunekiko lege urraketak kontu normaltzat hartzen ditugula guk geuk ere. Orain bi egun Hizkuntz Eskubideen Behatokiak iazko txostena aurkeztu zuen. Ondorioa argia zen: administrazio guztiek urratzen dituztela hizkuntza eskubideak. Baina larriagoa dena. Behatokiko zuzendari Juan Inazio Hartsuagaren hitzetan dator: urteetan milaka aldiz urratu zaizkigu gure eskubideak, hain sistematikoa da hori, euskalduna ez dela eskubideen jabe sentitzen.
Belaunaldiak: hizkuntz transmisioa
Eta euskaldun zahar eta berezko asko eta asko, baita gazteleraz taxuz hitz egiteko gai ez direnak ere, euskararen erabilera gatazka iturri gertatzen bazaie beti lerratuko dira gaztelera edo frantsesaren alde, berea harrika botata. Euskaldun zahar askok uste izan du euskara galtzearekin ikasiago agertzen dutela euren burua. Hori sinistarazi izan digute. Guk etxe askotan ezagutu dugu: seme-alabei erdaraz egitea, erdaraz ozta-ozta moldatzen ziren gurasoak. Ba al da erabaki mingarri eta bortxazkoagorik zure seme-alabei hizkuntza arrotz batean maite dituzula esatea baino? Urteetako higadurak, akidurak, gutxietsiak senti arazteak, isekak, hizkuntzaren urtetako debekuak, gutxiagotasun konplexu nabarmena eragin die hiztun asko eta askori.
Baina kontrakoa ere gertatu da: beste askok euskara beren seme-alabei pasa arazteko erabaki garbia hartu izan dute historian zehar, intuitiboki edo inkonstzienteki bada ere pentsatu dute euskaldun direla, eta euskara dela euskaldun egiten dituenak eta hori dela seme-alabei igaro beharreko ondarea. Gainontzeko hizkuntzetako hiztunek egin izan duten moduan. Horiek dira gurasoetatik seme-alabenganako hizkuntz transmisioari eutsi diotenak. Eta transmisioa giltzarria izan da urtetan eta mendetan euskararen bizi iraupenerako, eta gaur egun ere halaxe da, bereziki administrazioak euskararen bizi iraupena bermatzeko oinarrizko azpiegiturak ere jartzen ez dituen tokietan, demagun Frantses Estatuko hiru euskal probintzietan. Transmisioaren bidez iraun zuen euskarak Frankoren diktaduraren urte gogorrenetan. Euskaldun komunitateak bermatu du transmisioa baina euskal kontzientzia ez dute izan euskal hiztun guztiek, lehen ere esan dut. Modu berean euskal hiztun ez direnen artean ere euskaltzale asko dago. Eta hain zuzen bi talde horietatik, euskaldun eta euskaltzale kontzientzatuenek errepresio lazgarrienaren urtetan euren seme-alabak euskarazko eskola klandestinoetara eramateko adorea izan zuten. Eta horiek izan zirelako gaude gaur gu hemen. Edota gaueskoletan euskara irakatsi, ikasi eta alfabetatzera biltzen zen jendea izan zelako. Eta euskaraz kantatzen hasi zirelako, eta idazten, eta antzezten. Horrelako ekimenek bermatu dute euskal hiztunen komunitatearen jarraipena. Eta are, euskara beste esparru eta eremu batzuetara zabaltzeko ateak ireki zituzten, irakaskuntzan sarraraziz, literaturara ekarriz, edota kalera atereaz.
Ikastola klandestinoak andereñoek euren etxeetan antolatzen zituzten. Han biltzen ziren, hamar-hamabi haur etxeko egongelan, andereñoak berak prestaturiko material pedagogikoak baliatuz. Egongela horietan dago azken 60-70 urtetako, 1936ko gerra zibilaren ondorengo euskalgintzaren ernamuina, eta konkretuki euskalgintzaren barnean fenomeno garrantzitsuena izan den ikastolen mugimenduarena. Gerra ondorengo euskalgintzako ekimen funtsezkoenen zerrenda egiten badugu ikastolak buruan jarri beharrekoak dira.
Hezkuntza
Zergatik abiatu umeen hezkuntza euskalduntzetik? Euskara bizi arazteko etxeko sukaldetik atera beharra dagoelako, hizkuntzaren normalkuntzan euskarazko hezkuntza funtsezkoa delako. Hori horrela da. Baina 1944 urtean (orain 60 urte) Donostiako guraso gutxi batzuk Elbira Zipitria andereñoaren etxera euren umeak bidaltzeko motibazio nagusiena ez zen hori ziurrenik: bai Espainian frankopean eta bai Frantzian, errepublikan pean euskara eta euskalduna suntsitzeko tresna ahaltsuena eskola zen. Euskal hiztunak propio zigortzeko kodea indarrean zuena. Hori ezin eramanak bultzatu zituen ikastolak sortzeari. 60ko hamarkadan ikastolen boom-a gertatu zen. Hedapen azkarra izan zuten, eta horrekin batera, edota aurretik, gizarteko zenbait sektoreren euskal kontzientzia handitzea, euskal kultura berpiztea, irakasleen militantismoa etorri ziren. Esan behar elizaren babesa funtsezkoa izan zela urte guzti haietan. 1964an 596 haur zeuden ikastoletan, 1992an, 30 urte geroago, 67.000 inguru.
Ikastolen gaur egungo egoera, lurralde bakoitzaren administrazioaren araberakoa da. Erran nahi baita, Euskal Autonomi Erkidegoan sare publikoan txertatu direla batzuk eta bestetzuk hitzarmenak dituztela administrazioarekin. Egoera normalizatua dute. Nafarroan ikastolak eskola pribatu dira, eta bertan euskararen ofizialtasuna lurraldearen heren bati bakarrik aitortzen zaionez oso zail dute ikastola berriak sortzea bereziki eremu ez-euskaldun deituriko zonaldeetan. Iparraldean egoera ez da askoz hobea, euskara ez denez hizkuntza ofizial. Ez dira hamar urte ikastolak eskola gisa onartu zituela Parisko gobernuak. Oraindik ere gurasoen eta herritarren laguntza ezinbesteko dute aurrera egingo badute.
Eskema hau gutxi asko eremu guztietan errepikatzen da. Esan nahi dut osasun onean EAEn du euskarak, Nafarroan kaskarragoa eta Iparraldean larria. Hiru egoerak hiru administrazioren politiken ondorio garbi dira.
Euskara Batua eta alfabetatzea
Bada data eta leku garrantzitsu bat euskalgintzaren azken 60 urteko historian: 1968. urtea, Arantzazuko santutegian. Bertan Euskaltzaindiak euskara batua, estandarra, eraikitzen hasteko lehen oinarriak jarri zituen. Polemika eta kritika handien artean jarri ere, baina etorkizuna begitantzeko izugarrizko gaitasuna eta adorea izan zuten. Euskara baturik gabe ezinezko zatekeen, demagun, zazpi lurraldetarako baliagarri izango den komunikabiderik sortzea. Hezkuntza eta ikerkuntzarako hizkuntza neutro bat izatea, edota arauak hautsiko dituen literatura sorkuntza izatea.
Euskaltzaindiak ere helduen alfabetatzea bultzatzen hasi zen ikastolak hedatzen hasi ziren urteetan. Horra euskalgintzaren beste zutoin bat. Lehenengo alfabetatze-taldeak 1965 inguruan sortu ziren. Alfabetatze-talde haiek Euskal Herri osoan sortzen ziren neurrian, alfabetatze-arloa jorratzeaz gain euskararik ez zekiten euskal herritar multzo handiari euskara irakastearen beharra agerian geratu zen. Dinamika horri jarraituz sortu zen AEK 1976an. Gaur egun, AEK helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu.
Lehen esan dugu etxeko transmisioa funtsezkoa izan dela eta dela, baina era berean euskaldun berriak sortzea, helduak euskaldun egitea, behar beharrezko da, eta neurri handi batean eurei zor zaie euskararen beherakako joera leundu izana.
Komunikabideak
-80ko hamarkada komunikabideena izan zen. Franko hil eta gero aldizkarigintza asko hazi zen. Komunikabide elebidunen apustuak hamarkada bukatu aurretik egin zuen porrot, elebitasunak diglosia bihurtzeko boleto guztiak baititu hizkuntz minorizatuak tarteko direla. Euskara hustezko apustua egin zuen Argia aldizkariak, eta jakin izan du iraun eta aurrera egiten eta gaur egun informazio orokorreko aldizkari garrantzitsuena dugu. Ezin nahiko nuke aipatu gabe utzi, Jakin aldizkaria ere. Pentsamendua sortu eta zabaltzen lan eskerga egin duena, eta isilean pasatzen bada ere sarritan euskalgintzaren diskurtsoa osatzerakoan oinarrizko aldizkaria izan da.
Herri aldizkarien fenomenoa aipagarri da. Eskualdeka antolatu izan dira gehien bat, eta guztiak euskarazkoak dira, eta espazio hori euskararena egin izana garrantzitsua da oso.
Euskarazko telebista 1982an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, EAEko gobernu autonomikoak. Eta, benetan, zirraragarri izan zen euskaraz entzutea telebistan. Gaur egun Nafarroan ere emititzen du, eta orain dela hamar urtetik baita Iparraldean ere. Herri Irratia EAEn, Euskal Herria Irratia Nafarroan, Gure irratiak Iparraldean, eta Euskadi Irratia lurralde osoan emititzen dira. Irratiak berebiziko garrantzia izan du euskararen normalizazioan gertuko hedabidea delako eta alfabetatua egotea (irakurtzen jakitea) eskatzen ez duelako.
-80ko hamarkada osoa zeharkatu zuen euskarazko egunkari baten inguruko eztabaidak. Goizegi zela esaten zen, baina egiten ez bada goizegi beti izango dela pentsatuta Argia aldizkariaren sukaldean sortu zen 1988an euskarazko egunkari bat argitaratzeko ekimena. Pronostiko, inkesta eta borondate politiko guztien kontra Euskaldunon Egunkari 1990eko abenduan sortu zen. Baldintza eta azpiegituraz eskas baina indar eta ilusioz gainezka. 60ko hamarkadan nola ikastolen mugimendua, 90ekoan Egunkaria izan da euskalgintzaren barruan fenomeno eraginkor eta garrantzitsuena. Euskaldun komunitatearen bizkarrezurra izan da, mundua euskaraz agertu du, eta euskal kulturaren ispilu izan da, eta are euskal herria egunero-egunero eraiki du paperezko neurrian. Euskal herriarentzat egunero irakurri ditu mundu zabaleko berriak, eta euskaldunek ere eurek nork irakurriko izan dute. Jakingo duzuenez, diru eta dirulaguntza faltak, edo baliabide eskasiak ito ez zuena Madrilgo Auzitegi Nazional bateko epaile batek ito du, besteak beste euskara zabaltzea ETArekin bat egitea dela argudiatuta.
Euskalgintzaren beste zutoinak
Beste zutoin asko ere baditu euskalgintzak, eta gainetik bada ere aipatu nahiko nituzke. Liburugintza eta argitaletxeak: 1545etik 1879ra arte 194 liburu argitaratu ziren euskaraz, mendebete geroago 1.200 liburu argitaratzen da urtean. Musikagintza: 60ko hamarkadatik aurrera izugarrizko bilakaera izan duena, eta literaturan bezala erroak ahaztu gabe joera berritzaile eta puskatzaileak eskaintzen dituena. Zer esan euskal arteaz. Antzera. Sormenik ez da falta, besterik da zabalkundea behar adinakoa ote den.
Erakunde publikoak eta herri-ekimenak
Euskal erakunde publikoetan, legeak halaxe eskatuta, hizkuntz politikaz ardura zuzena duten erakundeak daude, Eusko Jaurlaritzak 1983an, Nafarroako gobernuak 1988. Bi eremu horietan euskara hizkuntza koofiziala da, nahiz praktikan normalizazio erabatekotik oso urruti dagoen. Eta hizkuntz urraketak ugari diren. Nafarroan larria da euskaldun izategatik paira daitezkeen urraketak, Behatokiaren azken txostenean argi jasotzen denez. Bere lege murritza ere ez du betetzen Nafarroako gobernuak, eta euskara atzerriko hizkuntza gisa hartzen da behin eta berriz. Iparraldean zer esan, euskara hizkuntza ofizial ere ez bada. Hizkuntz eskubideen urraketa sistematikoa dela. Ezin da euskaraz egin inongo erakunde ofizialetan. Esaterako.
Euskarak aurrera egin du bai, baina hala ere, garapen hori urrun dago oraindik normaltasuna lortzetik.
Normalizazio prozesu hori areagotzeko Kontseilua sortu zen 1997an. Eta bertan dira euskalgintzako erakunde eta talde nagusienak. Bi jardunbide nagusi lantzen ditu: euskalgintzako erakundeen artean kohesioa bultzatzea eta indarrak artikulatzea, batetik, eta gizarte eragileak, indar ekonomikoak eta alderdi politikoak hizkuntz normalizazio proiektuetan inplikaraztea, bestetik. Bertako idazkari nagusi Xabier Mendigurenek zera azpimarratu du berriki: Gure hizkuntzaren normalizazioa lortuko da, gizartearen arlo guztietako enpresen, erakundeen, instituzioen eta norbanakoen konpromisoen bidez.
Ikusi duzuenez herri ekimenak lan handia egin zuen administrazio ofizialik ez zen garaietan, eta orain ere antzera dabil. Eta herri ekimen horren eskaera egon delako abiatu izan dira hizkuntz politikak. Baina, esan beharra dago, herri ekimena eta administrazioen arteko harremana gatazkatsua izan dela askotan. Erabakiguneak, baliabideen kontrola, konfiantza eza, arrazoi ideologikoak gauza asko dira tarteko. Baina argi dago administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana ezinbesteko dela aurrera egingo bada.
Azken urtetan sortu den mugimendu berri bat aipatu nahiko nuke azkenik. Iparraldean sortu da, eta ez da kasualitatea izango. Bertako egoeraren larriak bultzatu du ziurrenik bertan ekimen benetan eredugarri bat abiaraztea. Demoak deitu mugimendua. Mugimendu zibila, baketsua eta euskararen aurkako legeen aurrean desobedientzia bultzatzen duena. Lege injustoak borrokatzea du helburua. Herenegun bertan epaitu zituzten 60tik gora gazte Frantziako tren zerbitzua elebidun izan dadin eskatzeko trenbideetan karta jokoan jarriz egin zuten ekintzagatik. Demo horietako batzuk hegoaldekoak ziren eta epaileak, atzerritarrak izaki, euskarazko itzultzailea jarri zien. Iparraldeko euskaldunei ez zien utzi euskaraz egiten. Paradoxak. Baina sarritan oso gauza eskizofrenikoa da euskaldun nahi izatea. Nafarroan bizi den euskaldun batek ez du hizkuntz eskubiderik Nafarroako hegoaldean. Nik euskaraz egin dezaket Iparraldeko auzitegi batean, baina nire Biriatuko lehengusuak (hau estatu frantziarra da) debekatua du. Biok gara euskaldun, biok gara irazokitarrak, biok gara europarrak baina ez ditugu eskubide berak.
Inkesta soziolinguistikoa
Frantziak ez du hizkuntza minorizatuen Europako karta sinatu ere egin. Hortik hiztunen galera nabarmenenak iparraldeak kausitzen dituela. Orain mende eta erdi Iparraldean 80.000 lagun ziren euskaldun (biztanleen % 65a), gaur egun 59.000 lagun dira euskaldun, %23a eskas. Hegoaldean, berriz, 391.000 (biztanleen %50) lagun ziren euskaldun. Gaur egun, 720.611 dira , % 25,4. Handik hona portzentaia horiek behera egin dute nabarmen, baina kopuru absolutoak gora egin du. Gaur egun 779.788 euskaldun dira Pirinioen bi aldeetan.
Azken inkesta soziolinguistikoa aurten bertan aurkeztu da eta ondorio argigarriak eman ditu:
Motibazioa, ezagutza eta erabilera
Hiru lurraldeetan gertatzen den fenomenoa da hurrengoa, benetan kezkagarri gertatzen dena: ezagutzak gora egin da ere erabilera ez dela neurri berean hazten. Motibazioa, ezagutza eta erabilera, esan ohi da direla hizkuntza baten iraupena bermatzen duena. Motibazio izan liteke berdin ama hizkuntza izatea, edota lana lortzeko ikasi beharra. Ezagutza, hizkuntzaren menderatzea da, eta azken urratsa erabilera. Erabilera gerta dadin ekosistemak sortu beharko dira non euskara erabili ahal izango den. Demagun aisialdian, demagun zineman, demagun administrazioekin harremanetan, demagun komunikabideetan, demagun unibertsitatean, demagun kalean. Horietako alor askotan euskara testimoniala baino ez da.
Inoiz baino hobeto gaude, esaten da. Baina segun eta non. Gaur egun euskara arriskuan dago oso, desagertzeko bere bideak aurrera egiten du. Eta hiztunek halako nahi dutelako iraun badu, arrazoi beragatik iraungo du etorkizunean ere. Baina hori ez da nahikoa. Ezin da merkatuaren legeetara babesik gabe utzi elbarri bat. Egoera, estatus, joera eta ekimen politikoak eragin nabarmena duela hizkuntzaren bizi iraupen eta normalizazio alorrean bistakoa da.
Euskaren gaur eguneko egoera hobera doan edo atzera ari den, botila erdi hutsik edo erdi beteta ikustea bezala da. Atzera egin duenaren seinale da nire aitona Felixek Iruñetik hogei kilometro hegoaldera euskal eremu gisa ezagutu zuen. Nik Iruñetik hogei kilometrora iparrera kokatzen dut euskararen lurraldea. Aurreratu dugunaren adibide: nire hiru urteko umeak, euskaldun elebakarra, osasun zerbitzu publikoko pediatra euskalduna duela. Baina ez dute zorte bera ume guztiek.
Beste euskal idazle baten hitzak parafraseatuko ditut amaitzeko, oraingoan Juan Carlos Etxegoien Xamar-enak: Gugandik at mintzaira ez da deus, filologoendako denbora-pasa baizik ez. Gu hizkuntzaren bidez garatzen gara. Hortaz, hizkuntzaren bidez gu gara. Euskara gu gara. Gu euskara gara. Euskararen normalizazioa aipatzen dugunean nik buruan dudana gure bizitza da, familia, gure semea Zer eginen du gure semeak hemendik urte batzuetara? Nola biziko da?.
Alegia, gurea arazo linguistikoa, politikoa, demokratikoa edota demokrazia ezarena da, baina baita arazo existentzial bat ere.
Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 23 minutu
Maidagan eta Aierdi den Luki Atzo
luki maidagan aierdi Atzo
Hobeto al dago ?
Lucio Maidagan
Jue 01/02/2018, 20:21
Beste ahalegin bat egitera noa, euskara batuaren hiztegia badaukat, baina zaharra da; estilo liburua egon naiz irakurtzen; eta oraingo gutuna laburragoa da, ez dira bi, bakarra baizik, ez dauka oharrak, kontaratu naiz akatz batzuek zaukala lehengoak eta horregatikan ikusi nuen oharrak behar zuela. Argitu beharra daukat,estilo liburua irakurri bai, baina ikasi? bigarren aldiz ira-
kurri beharko dut hurrengo batean eta denbora gehiokin, baina nola ez naizen kazetaria eta nire gutunak ez duen estiloaz hitz egiten, nola irakurle bat naizen bakarrik,nire iritzia emateko asmotan idatzi duena euskerari buruz, nik uzten dut barkatuko duzutela akatz bat edo beste =
Nola da askatasuna edo libertatea ?
Euskarari buruz eztabaidak egoten direnez nik ere gauza
batzuek ezan nahi nuke:Sarasolak egin zuenean kritika E.-B.ri,traketza izan zen bere”miratu”eta”tradizioa” aipatuz,aspertu arte.Orotariko Hiztegiak 25m. hitz dauzkala,nire iritziz%95 Erdera´kadak (E.) izango dira,aze liburua eta aze hiztegia,E.raz beteak.Zuazo eta Amurizak euskalkiak nahi dute sartu,ondo dago baina E.kadak kendu gabe?.Kintanak Mutriku´ko herriari kritika egin zion,ezanaz ez dela”gaba” “gaua”dela,leikena,baina bere idatzietan sartu zuen berak ba E.kadak,horretaz kritikatzeko? Euskaltzaindian haserretu egin ziren gramatikalariek,nik galdera bat egingo dut,jakinda7liburu daukatela aterata,liburu gehiago,inok ez badu ez irakurriko eta ikasiko?Hobe ez lexikoa gehiago lantzea,ikertzea?garbiketa sakon bat egitea. Badakigu zer gertatzen den kalean euskararen irakasleak E.dagehiegi,ikastoletako umeak,irten eta erderaz, gasteak ez dutela ondo hizketan egiten,idazten,ventania,espumia, inportantea,tio(neri ez ezan tio,osaba naiz)hemen tio ezaten da!!besteak,veinte urte,maiatza(loraila)Idazle askok nahi duten bezala.EuskalT.2E.raz.S.ColinakBERRIAn:metrika,rol,pozizio, kantatzen….Dakitenak?ez badute ondo hizketan egiten?idazten? Denok aspertzeko arrizkuan gaude.Akatza zustraian dago: dagoen erderakadarako joera da!!Gure buruko Euskal Hiztegia apurtuta dagoela. Maidagan eta Aierdi Luki (Mutriku)
Erantzun
Erantzun
Maidagan eta Aierdi den Luki segundu batzuk
Maidagan eta Aierdi den Luki 2018-02-05 23:06
Lehen´engo gutuna eta gero oharrak bidali nuen, euskara batuan hiztegia erabili behar nuela (estandarra, nahi zidan ezan) nik zaharra dela, baina badaukat´ela hiztegia, nola ez,
eta euskara batua´rena, zer hiztegi ba ? eta baita ere “estilo liburua´kin egin beharra. Irakurri nuen liburu hori, egin nuen bezte gutun bat egokiagoa zelakoan, bakarra eta ohar gabe, nola ez duten erantzuna izan,ematen du azarratu egin direla.
Horregatikan nago sartzen internet´en, eta orain ohar batzuekin, jakinda zuen eztabaidak azpaldikoak direla, eta ez dela inore konturatuko idatzi egin dutela, baina…..
OHARRAK=Sarasolak ezin zuen idatzi, (mi..) jorratu, ikusi, berrikusi,… eta (tra..) ohituraz, ohizko,…? eta hainbeste idatzi gabe hitz berdinak, aggg….eta neri ajola batere ez diaten hitzak “fideoa” ( zein Fideo de Mileto ? ) eta “libre” zer ? erderakada ipar… eta ego… ASKATASUNA edo ez?
Bere hiztegiak 25 mila ez e ? 25 miloi !! nondikan !!??, euskara kultoa ezan behar dela, ixa hitz denak erderakadak, hori bai!!. Zuei Zuazo-Amuriza, euskalkiak nahi duzutenak, “portalia” “espaldia”halakoak ere bai?. Kintana, Pirineotan Frantzia aldean GABAtxoak bizi ezan ziren, ez dakit zerozer ikusi beharko duen. Gramatika´lariak, lexikoa landu ezaten dut, nire uztez nehikoa delako, eta denen artean borobildu
hiztegia miloi baten? geratzeko, euskaldunak direnak bakarrik lagatzeko, eta egin bezte hiztegi batzuek, NATURA´ri
buruz, zuhaitzak, lorak, txoriak, arrainak, eta abar… eta LANA
izango dena, basarri lanak, itxaso lanak, abelzaintza, eta abar…eta INDUSTRIA, teknika, arkitektura, baina egin HIZTEGI batzuek garbiagoak, hitz jatorrakin, eta balio´ko duena euskaraz ikastea errazagoa ezatea, EUSKARA baina
ba hau geruo eta gutxio da Euskal-Herria eta geruo eta gehiago Erdal-Herria. Landu eta ikertu baita ere etimologia, baina guk ere ulertzeko modukoa.
ETB 2 erderaz, hori ezda euskaldunena, BERRIA egunkarian ere erderakada gehiegi, eta abar….eta abar…..
Nik ez dakit asko, nire ahaleginak euskaraz hizketan egiten dutenian edo idatziz, erruakin? akatzakin? baina al duten hobetuen, alden erderakada gutxienekin.
Zerengintxoriak bezala gaude, gure buruak itxotzen, hainbeste erdera*, erderakada eta hitz extranjero* arrotzakin …..
Erantzun
Maidagan eta Aierdi den Luki Atzo
Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 2 minutu
Hau Berria egunkarian gertatu zait, ni pizkat hazerretu eta eurek gehiago eta erantzun ez,
honek nahiko du ezan ez dijuazela ipintzera, boikota egiten diatela. Hori “estilo liburua”
irakurri eta gero, hiztegi estandarra erabiltzeko, bai baina erderakadak baztertuz, erabiltzen dut nik, entzun eta irakurri izan dut erderakadak eta nik begiratu hiztegian eta bertan ere sartuak, erderakadak ere sartuak, horregatikan nire eskaera da ( ondo irakurri banuen beintzat, orotarikoak 25 miloi hitz dauzkala ? ) miloi batzuek kentzea, ixa denak eta egitea hiztegia askoz ere meheagoa, hau euskaldun hitzakin bakarrik, garbiak, jatorrak, politak, ( ez alda politagoa Loraila beste maiatza-antza putrea hori baino ? ) eta gero beste hiztegi txiki batzuek beste arlo, gauza, ( euskalki ez erdaldunak ? ) batzuetaz, guri erotu gabe hainbezte zikinkeriakin, ez dugu ezaten ba aurre indoeuroparrak gerala ? ez du ematen ba…. Erdera, erderakadak, hau da kaka mordoa eta kiratza, agg..aagggg…..
Erantzun
Erantzun
Erantzun
Erantzun
Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 23 minutu
Maidagan eta Aierdi den Luki Atzo
luki maidagan aierdi Atzo
Hobeto al dago ?
Lucio Maidagan
Jue 01/02/2018, 20:21
Beste ahalegin bat egitera noa, euskara batuaren hiztegia badaukat, baina zaharra da; estilo liburua egon naiz irakurtzen; eta oraingo gutuna laburragoa da, ez dira bi, bakarra baizik, ez dauka oharrak, kontaratu naiz akatz batzuek zaukala lehengoak eta horregatikan ikusi nuen oharrak behar zuela. Argitu beharra daukat,estilo liburua irakurri bai, baina ikasi? bigarren aldiz ira-
kurri beharko dut hurrengo batean eta denbora gehiokin, baina nola ez naizen kazetaria eta nire gutunak ez duen estiloaz hitz egiten, nola irakurle bat naizen bakarrik,nire iritzia emateko asmotan idatzi duena euskerari buruz, nik uzten dut barkatuko duzutela akatz bat edo beste =
Nola da askatasuna edo libertatea ?
Euskarari buruz eztabaidak egoten direnez nik ere gauza
batzuek ezan nahi nuke:Sarasolak egin zuenean kritika E.-B.ri,traketza izan zen bere”miratu”eta”tradizioa” aipatuz,aspertu arte.Orotariko Hiztegiak 25m. hitz dauzkala,nire iritziz%95 Erdera´kadak (E.) izango dira,aze liburua eta aze hiztegia,E.raz beteak.Zuazo eta Amurizak euskalkiak nahi dute sartu,ondo dago baina E.kadak kendu gabe?.Kintanak Mutriku´ko herriari kritika egin zion,ezanaz ez dela”gaba” “gaua”dela,leikena,baina bere idatzietan sartu zuen berak ba E.kadak,horretaz kritikatzeko? Euskaltzaindian haserretu egin ziren gramatikalariek,nik galdera bat egingo dut,jakinda7liburu daukatela aterata,liburu gehiago,inok ez badu ez irakurriko eta ikasiko?Hobe ez lexikoa gehiago lantzea,ikertzea?garbiketa sakon bat egitea. Badakigu zer gertatzen den kalean euskararen irakasleak E.dagehiegi,ikastoletako umeak,irten eta erderaz, gasteak ez dutela ondo hizketan egiten,idazten,ventania,espumia, inportantea,tio(neri ez ezan tio,osaba naiz)hemen tio ezaten da!!besteak,veinte urte,maiatza(loraila)Idazle askok nahi duten bezala.EuskalT.2E.raz.S.ColinakBERRIAn:metrika,rol,pozizio, kantatzen….Dakitenak?ez badute ondo hizketan egiten?idazten? Denok aspertzeko arrizkuan gaude.Akatza zustraian dago: dagoen erderakadarako joera da!!Gure buruko Euskal Hiztegia apurtuta dagoela. Maidagan eta Aierdi Luki (Mutriku)
Erantzun
Erantzun
Maidagan eta Aierdi den Luki segundu batzuk
Maidagan eta Aierdi den Luki 2018-02-05 23:06
Lehen´engo gutuna eta gero oharrak bidali nuen, euskara batuan hiztegia erabili behar nuela (estandarra, nahi zidan ezan) nik zaharra dela, baina badaukat´ela hiztegia, nola ez,
eta euskara batua´rena, zer hiztegi ba ? eta baita ere “estilo liburua´kin egin beharra. Irakurri nuen liburu hori, egin nuen bezte gutun bat egokiagoa zelakoan, bakarra eta ohar gabe, nola ez duten erantzuna izan,ematen du azarratu egin direla.
Horregatikan nago sartzen internet´en, eta orain ohar batzuekin, jakinda zuen eztabaidak azpaldikoak direla, eta ez dela inore konturatuko idatzi egin dutela, baina…..
OHARRAK=Sarasolak ezin zuen idatzi, (mi..) jorratu, ikusi, berrikusi,… eta (tra..) ohituraz, ohizko,…? eta hainbeste idatzi gabe hitz berdinak, aggg….eta neri ajola batere ez diaten hitzak “fideoa” ( zein Fideo de Mileto ? ) eta “libre” zer ? erderakada ipar… eta ego… ASKATASUNA edo ez?
Bere hiztegiak 25 mila ez e ? 25 miloi !! nondikan !!??, euskara kultoa ezan behar dela, ixa hitz denak erderakadak, hori bai!!. Zuei Zuazo-Amuriza, euskalkiak nahi duzutenak, “portalia” “espaldia”halakoak ere bai?. Kintana, Pirineotan Frantzia aldean GABAtxoak bizi ezan ziren, ez dakit zerozer ikusi beharko duen. Gramatika´lariak, lexikoa landu ezaten dut, nire uztez nehikoa delako, eta denen artean borobildu
hiztegia miloi baten? geratzeko, euskaldunak direnak bakarrik lagatzeko, eta egin bezte hiztegi batzuek, NATURA´ri
buruz, zuhaitzak, lorak, txoriak, arrainak, eta abar… eta LANA
izango dena, basarri lanak, itxaso lanak, abelzaintza, eta abar…eta INDUSTRIA, teknika, arkitektura, baina egin HIZTEGI batzuek garbiagoak, hitz jatorrakin, eta balio´ko duena euskaraz ikastea errazagoa ezatea, EUSKARA baina
ba hau geruo eta gutxio da Euskal-Herria eta geruo eta gehiago Erdal-Herria. Landu eta ikertu baita ere etimologia, baina guk ere ulertzeko modukoa.
ETB 2 erderaz, hori ezda euskaldunena, BERRIA egunkarian ere erderakada gehiegi, eta abar….eta abar…..
Nik ez dakit asko, nire ahaleginak euskaraz hizketan egiten dutenian edo idatziz, erruakin? akatzakin? baina al duten hobetuen, alden erderakada gutxienekin.
Zerengintxoriak bezala gaude, gure buruak itxotzen, hainbeste erdera*, erderakada eta hitz extranjero* arrotzakin …..
Erantzun
Maidagan eta Aierdi den Luki Atzo
Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 2 minutu
Hau Berria egunkarian gertatu zait, ni pizkat hazerretu eta eurek gehiago eta erantzun ez,
honek nahiko du ezan ez dijuazela ipintzera, boikota egiten diatela. Hori “estilo liburua”
irakurri eta gero, hiztegi estandarra erabiltzeko, bai baina erderakadak baztertuz, erabiltzen dut nik, entzun eta irakurri izan dut erderakadak eta nik begiratu hiztegian eta bertan ere sartuak, erderakadak ere sartuak, horregatikan nire eskaera da ( ondo irakurri banuen beintzat, orotarikoak 25 miloi hitz dauzkala ? ) miloi batzuek kentzea, ixa denak eta egitea hiztegia askoz ere meheagoa, hau euskaldun hitzakin bakarrik, garbiak, jatorrak, politak, ( ez alda politagoa Loraila beste maiatza-antza putrea hori baino ? ) eta gero beste hiztegi txiki batzuek beste arlo, gauza, ( euskalki ez erdaldunak ? ) batzuetaz, guri erotu gabe hainbezte zikinkeriakin, ez dugu ezaten ba aurre indoeuroparrak gerala ? ez du ematen ba…. Erdera, erderakadak, hau da kaka mordoa eta kiratza, agg..aagggg…..
Erantzun
Erantzun
Erantzun
Erantzun
Ideia orokorrekin ados egonda zehaztapen hauek egingo nizkioke idazkiari
-Kontzentzu ezak eta euskararen kontrako jarrerak hor direla euskaraz bizitza normalizatua egitea zaila da. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban Euskara Legeak agintzen dituen hizkuntza eskubideak betetzea eta euskara benetan ofizial bilakatzeko Legea aplikatzea baino ez dago.Ez da kontzentzu arazorik.Zergatik ez den aplikatzen? Interes politikoak eskubideen gainetik ipintzen direlako eta, nahiz horietako batzuk kontrako diskurtsoa izan, EAE kudatzen duten alderdiak globalizazio neoliberalaren olatu barnean egon izan eta daudelako. Eta globalizazio neoliberalak espainola eta frantsesaren nagusigoaz gaindi ingelesaren sarrera bortitza egitera behartzen dituelako. Eta orain arte bezala, indar horri eraginkortasunez aurre egingo ez diotelako. Bestetik, hizkuntza politika eraginkor bat egiteko gutxieneko gakoen sozializazioa ez da oraindik eman, hobetu den arren azken urteetan: funtzionari berri guztiak euskaldun, belaunaldi berri guztiak euskaldun eskola bidez, ofizialtasuna lurralde osoan........
-Osasun onena EAEn du euskarak,Gero eta gehiago dira euskaraz mintzatzeko gai direnak batez ere euskaldun berri asko dagoelako. Hori bereziki EAEn gertatzen da.Labur labur hausnarketa gordinago baterako jakingarri solte batzuk:
· 2003/4 ikasturtean Unibertsitate aurreko matrikulak euskalduntzen ez duten ereduetan: EAE 154161. Kasu! 154.161 euskara eskola bidez ezagutzeko duten eskubidea beteko ez zaiena. Hau da Bizkaiko matrikulen %56a, Gipuzkoakoen % 35,7 eta Arabakoen %71a. Hau da, EAEn inon baino euskal hiztun gehiago sortzen da eskolatik eta baita inon baino erdal hiztun gehiago.
· 20 urte eta gero lehen aldiz A eredua ukitu bat ematera ausartu eta beste asignatura bat euskaraz sartzea NAHI duten eskolak omen da egin behar den iraultza guztia. Bluff berri bat.
· Bakarrik Gipuzkoak du %50az gaindiko ezagutza tasa.
-Azken inkesta soziolinguistaren ondorioak argigarriak direla dio txostenak. Nire ustez egin duen instituzioaren komenientziagarritasun itxura dute, beste ezer baino. Labur esanda:
a)Elebidun gehiago dago,EAEk sortu dituelako. 30 urtetan 3 puntu igo omen da ezagutza Euskal Herrian. Itzela!, ikaragarria! Goazen lotara lagunok! B)Euskararen erabilerak gora egin du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datuei esker baina betiko eremuetan jaitsi da (kalea,...).Arabako erabilpena pasa da 1989an 5.7a izatetik, 2001ean 4.4a izatera. Ederra igoera! . Bestetik, kale erabilpenaren datuek Euskal Herriari1989ean 10.8 erabilpena eman eta 2001ean 13.5. Non dago kaleko jeitsiera ba?
Ondorio horietan bi idei azpimarratzen dira behin eta berriro, EAEko administrazioaren Hizkuntza Politika Eraginkorra dela, ezagutza igo delako eta erabilpena ez bada igo euskaldunon, gure problema dela. Ze euskaldun txarrak garen, dedio!! Ekardazue zigorra arren!!
Barrez, datuek kontrakoa adierazten dute. Dagoen jakite mailarekin,
%27a alegia, oso erabilpen altua dagoela, %13.5 hain zuen, euskaldunok gure inguruan gehien daukaguna erdaldunak direlako, eta erdaldunekin-nahita ere- ezin euskaraz egin. Datuek iradokitzen dutena da ezagutza arloan jauzi handi bat ematea lehentasunezkoa eta derrigorrezkoa dela erabilpena gora egingo badu. Eta jauzi hori eskolatik baino ezin da egin gaur egun.
Zein da arazo? Hori lortzeko herri mugimenduak, euskalgintzak, lortu behar duela administrazioek globalizazioaren korrentearen kontrako eskolaren aldaketa estrukturala, euskara ezagutzeko eskubidea ume-gazte guzti guztiei bete dakien
Eta horiek, oso hitz lodiak direla teleberri baterako.
...LABUR HAINA LUZE, AGUR ANKALUZE!