Atzo aurkeztu zen Anjel Lertxundiren liburu berria, Konpainia Noblean. Euskal Herriko hedabide digital indartsuenak, El Correo Digital-ek, atera du berria. Eta Julen Gabiriari irakurri diot gaur Interneten: Espainian barriro be esango dabe euskal idazleek eskopeta kargauta idazten dabela...
Literatura eta Teknologiaz hitzaldia eman zuen duela egun batzuk Anjel Lertxundik Eibarren, eta kronika bidali zuen Sustatura Iban Arantzabalek.
Hitzaldi horretan Xuxenek sorkuntza lexikoa debekatzen duela esan zigun Anduk. Adibidez, bere nobela berria laster zela kalean iragarri zigun, eta nola honetan, irain berria asmatu zuela, Xuxenek bere logika osoan gorriz azpimarratua: Jainkorotz!
Atzo aurkeztu zen liburu hori publikoki, eta gaur erreseina ElCorreoDigital-en (lotura orijinala). Hara zer nolako itxurarekin irten den Andu Interneten. Jainkorotz! esango du akaso, ikusten badu Anduk.
Badaezpada, sarean zuzendu baino lehen irudia atera dut, Ingelesen Hilerrian merezi duen inmortalitatea lor dezan.
Irudi zoragarri honena Eibartarrak zerrendan jakin dugu, Julen Gabiriari esker. Honela idatzi digu:
El Correo periodikoak ez deutso bape kasurik egiten euskal literaturari, baina hori bai: kasu apur bat egiten deutson momentuan, idazleak sano faboreziduta urtetan dira euren argazkietan. Espainian barriro be esango dabe euskal idazleek eskopeta kargauta idazten dabela...
Katxondo hutsak dira "Posta Espainiarra"koak. Kar, kar, kar!