Scribus 1.1.7 "Aliyssa" aurkeztu berri dute, programaren azken bertsioa. Autoediziorako lizentzia libredun programa da, doakoa. Azken batean, QuarkXpress-en ordezkoa da. Gainera, euskarazko itzulpena ere badago; guztira 25 hizkuntzatan eskuratu daiteke.
Lizentzia librea eta doakoa
Scribus programaren itzulpena Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatutako Mandrakeren euskaratze proiektuaren barruan kokatu da. Itzulpen lanak UZEI eta Elhuyarren eskutik egin da, lan teknikoa berriz Mandrake eta Zundan enpresen eskutik.
Lizentzia librea duen mahai gaineko erreminta da Scribus; Linuxerako Autoedizio pakete bat. Adobe PageMaker, QuarkXPress, Calamus SL edo Microsoft Publisher estiloko programa da. Linuxen Autoedizioa lantzeko alternatiba gutxi daude, eta horietako bat da Scribus. Funtzio eta aukera ugari ditu Scribusek.
Ezaugarri batzuk
Scribus 1.1.7 "Aliyssa"ren gaineko informazio ugari www.scribus.net webgunean eskuratu daiteke.
Scribus Linux-en dabil, baina baita MacOSX-ean ere.
Animatuko da OSX erabiltzaile maketatzaile bat probatu eta bere esperientziak kontatzera?
Gari