Kafe Bar Bilbaok, Bilboko Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean, "Kafe Bilbao - Teatro laburreko Gidoien Saria" lehiaketaren laugarren edizioa aurkezten du. 2004ko Urriaren 31a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.
Lehiaketaren ezaugarri batzuk
- Kafeteatrorako edo formato txikiko antzerkilanetarako gidoiak aurkeztuko dituzte lehiatzaileek.
- Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoia modalitate bakarrera aurkeztuko dute egileek.
- Gaztelaniazko modalitatean parte hartzen dutenek Espainako nazionalitatea eduki behar dute. Euskarazko lanak aurkezten dituztenek edozein nazionalitate eta bizileku eduki dezakete.
- Saria 1.300 euro gordin eta agiria izango da euskarazko modalitatean eta eta 1.000 euro gordin eta agiria gaztelaniazkoan.
- Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta lehenago beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.
Aurkeztu beharrekoa
Gidoiak hiru aletan aurkeztuko dituzte gutunazal itxian eta honetan hauek baino ez dira azalduko:
- "Kafe Bilbao Saria. IV. edizioa",
aukeratutako modalitatea (euskara edo gaztelania)
eta izenburua edo lema.
Barruan, testuaren hiru kopiekin batera, beste gutunazal itxi bat egongo da. Honen kanpoaldean aurreko datu berberak eta barnekaldean egilearen datuak:
- Izena, abizenak, helbidea osorik, telefonoa, NANzk.
- Zinpeko aitorpena ere zera adierazten: gidoia jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela, ez dela beste lan batetik moldatua edo antzezturiko lan batena, ez dela izan beste lehiaketaren batean saritua eta ez dela itzulpena.
Non aurkeztu: Gidoiak Bilboko Udaleko Kultura eta Turismo Sailean aurkeztuko dira (Ernesto Erkoreka plaza z/g. 48007 Bilbao), 2004ko Urriaren 31a baino lehen.
Epaimahaiek kontuan hartuko dituzte lanen originaltasuna, literatur kalitatea eta antzezgarritasuna; hau da, ikuskizuna eszenara eramateko aukerak.
Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan nahi du.
Hemen aurkituko dituzue lehiaketaren arauak.
Erantzun
Sartu