Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nafarroa eta EAEko gobernuen webguneak ez dira eskuragarriak

Sustatu - Sustatu
2004-06-09 11:06

Azterketa horren arabera, Espainiako gobernu autonomiko batzuk ari dira eskuragarritasuna bultzatzen. Baina, webgune batzuek ez dituzte oraindik WAI ereduak jarraitzen.

Eskuragarritasunaren azterketan akats gehien izan dituen webgunea Errioxako gobernuarena izan da, eta bigarren postuan dago Eusko Jaurlaritzarena. Nafarroako gobernuaren webgunea ere ez da oso eskuragarria, bosgarren postuan dago txarrenen zerrendan.

WAI ereduak betetzeko

Acctiva enpresak azterketa egin du eskuragarritasunerako erreminta automatizatuak erabilita. Hain zuzen ere, TAW programa erabilita.

Webguneak egokitzeko pertsona nagusientzako eta ezintasunak dituztenentzako nazioarteko jarraibide batzuk daude, WAI (Web Accesibility Iniciative) izenekoak. Jarraibide horiek betetzeak webgunea erabiltzea errazten die pertsona guztiei, ez bakarrik nagusi edo ezinduei.

Acctiva Negozio Elektronikoa Sustatzeko Nazioarteko Korporazioaren barneko enpresa bat da. Webguneen erabilgarritasunean (usability) eta eskuragarritasunean (accesibility) espezializatuta dago. Acctivaren webgunean duzue azterketaren txostena, PDF formatuan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu