Zabalik dago epea lanak aurkezteko aurtengo Emakunde sarietan. Lau arlo hauek onartuko dira: komunikabideak, publizitatea, hezkuntza eta kirola. Lanak irailaren 30erako aurkeztu beharko dira.
Emakundek jakinarazi du zer baldintza bete beharko diren aurtengo Emakunde sarietarako.
Aurkezten diren lanak 2004ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era artean argitaratu, egin edo hedatu behar dira, edo, 2004ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu edo emitituko direla egiaztatu beharko da. Kirol alorrari dagokionez, jarduera sarigarria 2004 urtean zehar burutu beharko da. Horrelaxe dio Emakunderen oharrak.
Lanak eta kandidaturak segitzen du 2004ko irailaren 30eko 12:00ak jo baino lehen aurkeztu beharko dituzte Emakunden (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz).
Emakunde sariak sortu ziren Euskadiko iritzi publikoa sentsibilizatzeko zer behar dagoen gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren inguruan.
Erantzun
Sartu