Markel Irizarren webgunea sarean
Klik batzuk egin osatean webgune kurioso bat topatuko dugu. Bilatzaileetan izenak sartu eta txirrindulari askok sarera egin dutela ikus dezakezu. Markel Irizar sarera iritsi berri da: Beste Webgune Euskaldun Bat.
Markelek berak kontatzen du:
Oso anekdota kuriosoa web honi buruz jakiterako orduan gertatu zitzaidan. Web hau apirilan egin zen, eta abendua bukeran Jon Odriozolaren peñako urteko bazkarian, web-aren egileak esan zidan helbide hontara sartu eta neri buruzko web bat egin zuela. Etxera iritsi bezain laster, ordenagailua piztu eta kriston sorpresa hartu nuen, nik ezer egin gabe prestatua zegoen neri buruzko web bat!
Lagunartea
Markelen Lagunartean izena eman dezakezu eta bazkide egin ere bai. Markelekin hurrengo irteera posiblea Espaniko Txapelketera izan daiteke. Torrelavegan izango da, laister batean berri gehiago jarriko dituzte webgune horretan. Hara eraman beharko dira webunean laster salduko dituzten kamisetak-eta.
Txirrindulari askok du webgunea
Interesgarria da jarri dituzten loturak txirrindularitzarekin harremana dutenak Txirrindulari askoren webgune pertsonalez gain proba askorenak ere ikus daitezke (Tourra, Euskal Bizikleta, Cyclinglinks, Giro d'Italia... Txirrindularitza jarraitzeko webgune batzuk ere badaude eta baita beste hainbat link.
"Kotilleo"rako webgunea ere bada
Ez da ez azken boladan egiten diren webgune erabilgarri horietako bat, notizia hau egitean url-ak ateratzeko, esaterako, esfortsua egin dugu. Baina oso webgune pertsonala eta bitxikeriz betea da eduki aldetik. Ez dago ez ezer ezkutatzerik: neskalagunarekin, webmasterra argazkitan, Oñatin bizi dela oraingoz, baina Arrasatera ihes egiteko asmoa duela Markelek, Los Serrano ikusten duela, Benitoren "Zenbat gera" abestia duela gustuko, kroketak eta bakallaua jango zituela gustura...
Beste Webgune Euskaldun Bat: www.markelirizar.com
Erantzunak kargatzen...