Gipuzkoa berrikuntzaren eta jakintzaren lurralde izan dadin, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde horretan jakintza sustatzeko dekretu berritzailea kaleratu du, etengabeko ikaskuntzan oinarriturik.
Aipatutako helburua betetzeko Foru Dekretua kaleratu da, Gipuzkoan jakintza sustatzeko oinarriak arautzen dituena
Dekretu horretan laguntzak arautzen dira eta arloak finkatzen dira.
Programak 2.175.000 euroko aurrekontua du guztira, eta emango diren laguntzak ondoren aipatzen diren xedeak osorik edo zati batean lantzen dituzten proiektuentzat izango dira:
- a) Prestakuntza entitateetako langileek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien arloan (IKT) lan gaitasunak lortzeko eta egiaztatzeko prestakuntza ekintzak, horretarako IKASTXEKIN ekimena hartuz funtsezko erreferentziatzat.
- b) Ikaskuntzan, partaidetzan eta prestakuntza emozional eta sozialean irakasleen lan gaitasunak lortzeko prestakuntza ekintzak.
- c) Oinarrizko azpiegitura digitalak erostea, eEUROPE ekimenean daudenak, horrela Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) aplikatzearen bidez, Informazioaren eta Jakintzaren Gizartea garatzeko prestakuntza eskaintza kudeatzeko; era berean, azpiegitura digitalak hornitzea, prestatu/ikasteko metodologia digitalak geletan benetan sartzeko.
- d) Bai irakaskuntza/ikaskuntzako metodologien bai prestakuntzako produktu eta zerbitzuen garapenak eta aplikazioak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT)erabilera trinkoa oinarritzat hartuz.
- e) G+B (garapena+berrikuntza) jarduerak: Irakaskuntza/ ikaskuntza arloa eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) hartuko dituena eta beren xedea Gipuzkoako heziketa/prestakuntzako sistema osorako komunitate birtual irekia sortzea dena.
Era berean, laguntzak izango dira gazteak lan munduan sartzeko prestaketarako programak osorik edo zati batean finantzatzeko, beste herrietan egonaldiak eginez, bai lanbide heziketan nahiz unibertsitate prestaketan.
Bestalde, ondoren aipatzen diren xedeak osorik edo zati batean, esperimentazioan oinarrituta, betetzen dituzten proiektuentzat:
- a)I+Gra geroago eta gazte gehiago sartzen eta hura hobetzen laguntzea.
- b)Gaitzea pertsonak, herritartasun aktiboa sustatuz, Jakintzaren Gizartean duten zeregin berrirako.
- c)Bizitza osoan ikastea bideragarri egiteko ereduak lantzea.
- d)Irakasleek Jakintzaren Gizartean izango duten zeregin berria sustatzea.
- e)Jakintzaren zabalkunde soziala lantzea, IKTak erabiliz.
- f)Enpresak antolatu eta kudeatzeko era berriak (pertsonaren ikuspegitik) sustatzeko direnak, batez ere enpresa txiki eta ertainei begira.
- g)Politika ezberdinak ebaluatzea, hurbiltasunean eta jakintzaren sustapenean oinarrituta.
Eskaerak aurkezteko hiru epe daude, ekintza motaren arabera: ekainaren 30ean, irailaren 20an eta urriaren 13an.
Erantzun
Sartu