Anton Abbadia sariaren deialdia egin du Gipuzkoako Diputazioak
2004-06-10 13:06
Aurtengo Anton Abbadia saria 2004ko abenduaren 2an emango da. Saria izango da Xabier Laka eskultoreak sortutako domina oroigarria eta 12.100 euroko diru kopurua.
Gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dator deialdia eta sariketaren oinarriak.
Zortzi sari banatuta
Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen 1996an, euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko. Aurten, sariketaren bederatzigarren aldia izango da.
Hauek izan dira aurreko zortzi edizioetan sarituak izan diren pertsona edo elkarteak:
- Arantzazuko Egutegia, 1996an.
- Arrasate Euskaldun Dezagun, 1997an.
- Antton Olariaga, 1998an.
- Karmele Esnal, 1999an.
- Ttakun Elkartea, 2000an.
- Dionisio Amundarain, 2001ean.
- Juan Zelaia, 2002an.
- Elay Taldea, 2003an.
Erantzunak kargatzen...