Eskola-umeen oporrak hemen dira. Zelako putada, datozen hilabeteotan heziketa gurasoon ardura izango da, eta ez estatuarena. Liburu bat eskuratu dut: zazpi urterekin umeak jakin behar duen guztia. 71 gauza dira! Hau da lana!
Sei urteko semearekin zaila daukat... ea zortzi hilabeteko alabarekin ganora gehiago erakusten dugun.
Liburua Donata Elschenbroich pedagogo alemanarena da. Madrilgo egunkari baten liburuen gehigarrian aurkitu nuen erreseina duela aste batzuk. Todo lo que hay que saber a los siete años deritzo espainolez. Weltwissen der Siebenjähringen jatorrizkoa alemanez.
Autolaguntzarako tostoi bat izan beharrean, pedagogia liburu bat da, are tostoi astunagoa. Bere eduki aipagarriena, egin/jakin/esperimentatu beharreko 71 gauzen zerrenda da. Kontestuz kanpo, apur bat arraro geratzen da zerrenda, baina liburutik zerbait kopiatzekotan, horretara mugatuko dut copyright legeen nere apurketa. Gaztelaniatik halamoduz itzuli ditut 71 aginduok.
Horra:
- Norberaren presentzia gauza ontzat sentitu. "Zu egongo ez bazina...
faltan bota zaitugu..."
- Irabazi nahi, eta galten jakin.
- "Gaizki portatzea" zer den jakitea (Theory of mind). Ez nahastu gosea
eta haserrea, nekea eta tristura. Harreman psikosomatiko oinarrizkoen
intuizioa izan. Adibidez, ohea bustitzea emozioekin lotuta dago.
- Zigor injustu bat barkatzen jakin nagusi bati.
- Irudiak emozioekin lotzen jakin. "Globo batek danba egitean bezala",
"gainezka egiten duen tanta".
- Poza eman duen ikasketan egindako aurrerakuntza bat gogoratu.
- Aita bizarra mozten ikusi.
- Sukaldekoak, garbiketa, ohea, lana egin, egun osoak igaro aitarekin.
- Gaixoaldi bat aitaren zaintzapean igaro.
- Norberaren gorputza uretan flotatzen sentitu.
- Ziburuan, kolunpioan, jakin. Zer egiten du nire gorputzak
kolunpioarekin? Zer egiten du kolunpioak nire gorputzarekin?
- Almoada burruka batean parte hartu.
- Elurrezko panpina egin, hondarrezko gaztelua, presa bat ur korronte
batean. Kanpo irekian sua pizten eta amatatzen jakin.
- Gurina egin. Nata egin. Sukaldeko fisika eta kimika oinarrizkoa jakin:
lizuna, okerra, pikantea. Nahastu, txikitu, azala kendu, urkuldu. Kiskalia
eta krax-kraz dagoena bereiztu, gordina eta erreegia. "Gatz apur bat"
- Bidaiak: familia, gurasoak, beste ingurune batean daudela konturatu.
Kontrakoa sentitu: erosotasuna abenturarekin alderatuta, etxean egotea
bidaiatzearekin. Herirmina, migrazioa, aterpea, aterperik gabeak: lehen
nozioak.
- Gau bat beste familia batekin igaro. Beste familia kultura batzuk edo
portaera arau batzuk ezagutu. Norberaren familian bakarrik balio duen
ohitura bat ezagutu.
- Familia hedatuan nor den jakin. Familia harreman desberdinak ezagutu:
osaba, lehengusua, ama-pontekoa...
- Kaleko eskaleari edo musikariari eman.
- Norberak proposatutako hobekuntza bat praktikan jarri dela ikustea.
Gomuta bat: neuk hobetu nuen mundua.
- Oinarrizko osasun-zaintza: arnastu, minari eutsi, geldi edo edo
mugitzen. Eskuekin ukitzea ona da: non? Ukalondoan? Buruan? Masaje baten
lehen nozioak. Atseden hartzen jakin. Zer den ona begientzat, berlarri,
azal, oinentzat. Zer den oilo-larrua. Igarotako gaixotasunak harrotasunez
gogoratu. "Bizitzaren parte dira gaixotasunak".
- Hansel eta Gretelen ipuina ezagutzea, eta baita segurtasunaren eta
abandonuaren inguruko beste alegoria batzuk.
- Bitxikerien museoa: gauzen mezua. Duten ospea, antzinatasuna, nola
iraungo duten gu hil ondoren. Gaztelu bat ezagutu. Mundua aldatzen dela
nabaritu. Amona beste modu batean hazi zela jakin. Gauza bat aukeratu eta
gorde, nork bere umeei pasatzeko.
- Bilduma bat bildu, edo horretarako gogoa izan.
- Munduaren lur banaketaren nozioa izan, beste kontinenterik badela.
- Jatea eta bazkaria ospatzea desberdindu, mugimenduak eta keinuak,
usainak eta lurrinak, soinua eta zarata, ikusi eta adi egon, ibili eta
martxan joan.
- Larrialdietako zenbakia jakin. Laguntza eta zaintza sistemen berri
izan. Umeentzako larrialdi telefonoa ba ote den jakin.
- Sekretua gordetzen jakin. "Zuk eta biok bakarrik", "gure artean gera
dadila".
- Betetako promesa bat gogoratu.
- Gure eskubideen defentsa beste batzuen esku utz daitekeelako
esperientzia izan.
- Iraungipen ebitatzeko metodoren bat ezagutu. Zerbait konpondu izana,
eta, erostean, galdera honek duen garrantziaz jabetu: "Konpon daiteke?"
- Merkatua eta supermerkatua desberdindu.
- Norberaren adina baino aurreratuago jokatu (jolas baten arauetan,
adibidez). Nagusi bati zerbait azaldu inoiz.
- Nagusi batek inork ez dakien kontu bat aipatu ("Hau ez daki inortxok
ere").
- Zuhaitz batera igo.
- Erreka batean banaitu.
- Erein eta uzta bildu.
- Kremallera bat eta velcro itxidura bat aztertu. Giltzarrapo eta
giltzak erabiltzen jakin. Nahi barik itxita ez geratu.
- Aparailuak koenktatzen ea desentxufatzen jakin.
- Neska eta mutilen jolas tipikoak ezagutu. Haien inguruan iritzia
eskatu zaiola sentitu izan.
- Dotore joan nahi izatea, estiloaren zentzua eduki: "jertse hau ez
daukat ondo!"
- Mezu bat idatzi, mezu baten zain adi egon edo hura jasoztean lasaitua
sentitu. E-postaz mezu bat jaso edo bidali.
- Zein itxura du norberaren izenak hondarretan idatzita? Eta elurretan,
basoko lurrean, lurrinak bustitako leihoan?
- Orri zuri batek sortutako zirrara eta espektatiba sentitu.
- Liburu bat "jakin" hasieratik amaierara.
- Itzal urdina... margolan batean, neguko paisaian...
- Gaur honekin egin dut amets...
- Borroka batean artekari lana egin. Borrokatik aparte geratu.
- Ni, etorri egin naiz. Irudikatu edo "gogoratu" jaio aurreko hilabete
edo asteak.
- Fruta bat zuritu, fruta "askatu", haren hezurra erdibitu.
- Hosto baten zainei erreparatu, norbearen eskuaren marrei.
- Fruta motak eta nola desberdintzen diren usainean. Hiru usain gogokoenak.
- Norberaren ahotsa aurkitu. Norberaren izena abestu. Txorien eta beste
animalien ahotsa imitatzen jakin. Kanon bat abestu: nahas-jolasa eta
ordenaren esperientzia. Musika tresnekin elkarrizketa bat antzeztu eta
oihartzuna entzun. Oinekin erritmoa sentitu. Soinu maila horrekin,
belarrietan mina nabaritu.
- Norberaren indarra neurtzen jakin tanborra jotzean, edo masajea
ematean adibidez.
- Irainak eta berba zatarrak jakin (bi hizkuntzatan). Hizkuntzaren
mailen zantziak izan, konbentzioak, zein ingurutan zer esaten den.
- Iltzatzen jakin, torlojua lotzen, pila aldatzen.
- Telefonoz errekadua hartzen jakin, hura gorde eta gero emateko.
- Norbaiti zerbait erori zaionean, hura hartzera makurtuta.
- Hitz egitean, besteari amaitzen utzi. Horren esanahia ezagutu.
Itxoiten jakin, ilaran egoten.
- Desio guztiak maila berean ez direla betetzen jakin.
- Txango batean joan: lasterka joan, ibili eta paseatzearen arteko
desberdintasuna ezagutu. Bidea zer den sentitu, bideko zailtasunekin topo
egin. "Begien aurrean helmuga bat" izan.
- Hosto forma batzuk ezagutu, zein diren jateko, eta zein ez.
- Natura etsaia eta laguna izan daitekeela, bietarik izan
esperientziaren bat. Natura ahula dela, babesa behar duela; eta natura
indartsua dela, oldarkorra eta arriskutsua.
- Arau bat negoziatu. Arau bat aldatu. Salbuespenaren kontzeptuarekin
erlazionatu zerbait.
- Kantitateak neurrien arabera ezagutu inoiz. Adibidez, bi botila ur,
hiru litro dira. Espazioa norberaren gorputzarekin neurtu.
- Gogoeta: zer egin dezaket nik? zer egin dezake ordenagailuak?
inteligentziaren lehen zantzuak, giza inteligentzia eta inteligentzia
artifiziala.
- Itxura eta errealitatearekin esperientziak. Kristalaren "hutsaren"
atzean zerbait ezkutatzen da.
- Esperimento batekin esperientzia (saio sorta bat), eta ariketekin ere
bai (prozesuen errepikapen sistematikoa).
- Norberaren begien kolorea jakin. Autoerretratoa margotu.
- Norbearen pultsoa sentitu, lagun batena, animaliaren batena.
- Aditu edo jakintsuren bat ezagutu inoiz. Harekin lan egin izan,
mentorea bailitzan.
- Ume izateagatik harro sentitu. Umea, ez besterik.
Ez legoke txarto heldu guztiek ere,
71 gauza hauek ezagutuko bagenitu...