Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Begietatik", fotoblog euskalduna

Usoa Agirre - Goiena
2004-06-17 10:06

"Ongi etorri Patxiren argazki bitakora honetara" esanez egiten digu harrera argazkiz osatutako Begietatik blogak. Argazki zalea da Patxi, baina ez du argazkietan bakarrik geratu nahi izan; haratago joan eta argazki bakoitzari testutxo bat gehitu dio, irudiari esanahi sakonagoa emanez.

Gordailu interesgarri batekin topo egiten dedanean, jakinmiña izaten det noiz sortu ote zan, ta ze asmorekin; zein izan zan lehenbiziko mezua. Hona iritsi bazera asmo berberarekin, hau esango dizut: Neri ederra edo interesgarri egiten zaidana, zuri ere egin lekizukela, ta nola ba, neretzako bakarrik gorde! Arrunta egiten bazaizu ikusi edo irakurritakoa... segizu bidea aurrera, ta aldiz, eroso bazaude, zabaldu berriz atea ta sarzaitte lasai barrura. Baldin, edozein arrazoirengatik, ikusi-irakurritako zerbaitek hunkitzen bazaitu, kaso egidazu, gustora entzungo dizut eta...

Hori izan zen Patxiren blogeko lehenengo mezua

City-blog erabiliz

City-blog blogak doan egiteko leku bat da. Patxik aukera hori erabili du bere argazki-bloga osatzeko.

Ekainaren 5ean jarri zuen martxan bloga eta ia egunero berritzen du. Zuri ere jakin mina sortu bazaizu, hemen helbidea: http://begietatik.blog-city.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu