Informatikazalearentzat erronka: azaldu XML
Informatikazale diot, XML den zer den jende asko dagoelako, informatika lan zuzena egiten ez duena, eta denok egin dezakegu teknologia berri hauek garatu daitezen. Bereziki estimagarria da informatikaz ideiarik ez dutenen bultzada.
Arazoa ez dira parserak, SAX edo kontsultarako APIak. Gai tekniko guzti horiek prest daude jadanik. Merezi duen edozein programazio lengoaiak badu bere XML-rako liburutegi edo APIa. Eta oraindik arazoa duenak, hor dauka ikastaro egokia UEU-ren udako Ikastaroetan
Arazoa da jendeak ez duela ulertzen zertarako behar duen XML-a bere bizitzan. Gainera, ohituta gaudenontzat hain irakurterraza den XML fitxategi bat , letra zopa nahasia besterik ez da trebatu gabeko begien aurrean.
Erabakiak hartu behar dituztenek askotan ez dakite zertaz ari garen eta zein ondorio dakartzan XML-ari dagokion tokia emateak.
Zer egin?
- Sinpleago, sinpleago eta sinpleago azaldu behar ditugu gauzak.
- Adibideak eta aplikazio praktikoak erakutsi behar ditugu. Nik erakutsi dezaket XML fitxategi bat, baina zertan erabiltzen den ikusi arte ezingo dut baloratu balio duen ala ez.
- Utzi SAX, SOAP, metadata, parser eta horrelako hitzak. Aipatu ere ez! Jendea beldurtu besterik ez dugu egiten!
- Pelma hitza entzun arte behin eta berriz XML-az hitzegitea. Ez badute ulertzen ere, zomorro bat geldituko zaie buruan, XML hori zer den jakitego gogoz edo...
Zer gehiago egin dezakegu? Beste zein proposamen daukazue?
Erantzunak kargatzen...