Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal poesia sarean

Sustatu - Sustatu
2004-06-18 15:06

Susa literatura argitaletxea ahalegin handia egiten ari da azken urteotan euskal literatura sareratzeko Armiarma proiektuaren bidez. Eta pixkanaka handitzen doa proiektu hori ere; azken alea izan da www.basquepoetry.net.

Guztira 200 euskal poeta biltzen ditu webguneak, alfabetikoki eta mendeen arabera sailkatuta. Poemen aurkibide alfabetikoa ere eskaintzen du webguneak; guztira 1.100 poema.

Euskarazko poemen itzulpenak ere badaude webgunean: alemanierazkoak, ingelesezkoak, katalanezkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak. Koldo Izagirre da webgunearen zuzendari literarioa. Beraien asmoa da euskal poesia munduan ezagutaraztea; horretarako, euskal poemak hizkuntza nagusi batzuetan sartu dituzte. 100 bat poema itzulpen daude oraingoz.

Beste Webgune Euskaldun Bat: www.basquepoetry.net

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu